Guggenheim
1972

Urriaren 9an jaio zen Ordizian (Gipuzkoa).

1991

Arte Ederretako ikasketak hasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

1995

Erasmus beka bat eskuratu zuen Bristolen, University of the West of England unibertsitateko Faculty of Art, Media & Design fakultatean, ikasteko. École d’art erakusketa inauguratu zuen Bordelen eta Ezkatoz Paristik erakusketa, berriz, Bilboko AEKn.

1996

Arte Ederretan, eskultura espezialitatean, lizentziatu zen UPV/EHUn.

1997

Iñaki Garmendia bakarkako erakusketa inauguratu zuen Ordiziako Barrena Kultur Etxean.

1998

Donostiako Artelekun ospatutako “Ángel Bados-Txomin Badiola tailerrean” parte hartu zuen. Multimedia eta irudi digitalari buruzko ikastaroa egin zuen Londresko Kingsway Collegean.

1999

Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat eskuratu zuen. Donostiako Arte Ekinbideak (DAE) taldeak antolatuta, Me voy a ir, me voy, estoy ido bakarkako erakusketa inauguratu zuen Donostiako Egia Kultur Etxean.

Irakurri gehiago