Guggenheim
Jose Manuel Ballester | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa
1983

Antonio del Rincón Lehenengo Marrazki Saria jaso zuen, Guadalajarako Diputazioak emana (Espainia).

1984

Arte Ederretan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean.
2. Marrazki Domina irabazi zuen 51 Salón de Otoño lehiaketan. Villa de Madrid Kultur Zentroa, Madril.

1985

Lehenengo Marrazki Saria irabazi zuen II Certamen de Artes Plásticas de la Comunidad de Madrid lehiaketan. Casa del Reloj Kultur Zentroa, Madril.

1987

Ciudad de Alcalá Lehenengo Pintura Saria irabazi zuen, Alcalá de Henares, Madril.

1988

Ohorezko Aipamena jaso zuen IX Bienal de Pintura Ciudad de Zamoran. Erakusketan aurkeztu zuen lana Gaztela eta Leongo Gobernuak erosi zuen.
Bere aurreneko bakarkako erakusketa antolatu zuten Madrilgo Albéniz antzokian.

1989

Beka bat jaso zuen XXIII Université Internationale d’Été-ra joateko, Parisko Institut National de la Jeunesse-k antolatutakora.
Lehenengo saria jaso zuen III Bienal de Pintura de Murcian. Erakusketan aurkeztu zuen lana Murtziako Gobernuak erosi zuen.

1990

Erakusketa bana izan zuen leku hauetan: Alcalá de Henaresko Fundación Colegio del Rey. Capilla del Oidor, Madril, eta Sala Imagen – Caja San Fernando, Sevilla.

Irakurri gehiago