Guggenheim
Juan Pérez Agirregoikoa | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa
1963

Urriaren 11n jaio zen Donostian.

1987

Lehen bakarkako erakusketa Donostiako Okendo Kultur Etxean egin zuen.

1988

Arte Ederretan lizentzia lortu zuen pintura-espezialitatean Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

1990

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Sorkuntzarako beka lortu zuen, baita 1991n eta 1992an ere.

1991

Parisko École National Supérieure des Beaux-Arts-en Diploma Nazionala lortu zuen. Parisen, Galerie Crime eta Galerie de la Grande Masse des Beaux-Arts galerietan erakutsi zituen lanak.

1992

Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketa-n bigarren saria lortu zuen Donostian.

1993

Filosofia-ikasketak hasi zituen Paris VIII Unibertsitatean eta 1997an amaitu zituen. Fundación Cultural Banestoren beka lortu zuen.

Irakurri gehiago