Gillick, Liam

Aylesbury, Ingalaterra, 1964

Liam Gillick | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

87

Goldsmiths College-n graduatu zen, Londresko Unibertsitatean. 1989 Bere aurreneko bakarkako erakusketa antolatu zuten Karsten Schubert Gallery-n, Londresen.

91

Henry Bondekin batera erakusketak izan zituen leku hauetan: Gió Marconi galeria, Milan; APAC Centre d’Art Contemporain, Nevers (Frantzia); eta Karsten Schubert Gallery, Londres.

92

Erakusketa bat izan zuen Air de Paris-en, Parisen.

93

Henry Bondekin batera erakusketa bat izan zuen Centre for Contemporary Arts-en, Glasgown, eta Angela Bullochekin Air de Paris-en, Parisen.
Gillicken lana Backstage erakusketan egon zen ikusgai, Kunstverein Hamburg-en.

94

Koloniako Schipper & Krome-n eta Londresko Interim Art-en aurkeztu zuen bere lana.

95

Gillicken lanaren erakusketak antolatu ziren leku hauetan: Künstlerhaus Stuttgart; Kunstverein Elsterpark, Leipzig; Air de Paris, Paris; Galleria Emi Fontana, Milan; eta Basilico Fine Arts, New York.

96

Artistaren lanaren erakusketak Londresko Robert Prime Gallery-n eta Berlingo Schipper & Krome-n antolatu ziren. Gillicken lana Traffic taldeko erakusketan egon zen ikusgai, Bordeleko CAPC Musée d’Art Contemporain-en.

97

Ludwigsburgeko (Alemania) Kunstverein Ludwigsburg-ek Discussion Island—A What If? Scenario Report aurkeztu zuen.
Le Consortium de Dijon-ek (Franzia) McNamara Papers, Erasmus and Ibuka Realisations, The What If? Scenarios aurkeztu zuen.
Erakusketa bat izan zuen Basilico Fine Arts-en, New Yorken.
Kasselgo Documenta Xen parte hartu zuen Erasmus Ass Zehn Jahre Opium #2. lanarekin.

98

Gillicken lanaren erakusketak egin ziren leku hauetan: Kunstverein Hamburg; Villa Arson, Niza; Le Magasin de Grenoble (Frantzia); Schipper & Krome, Berlin; Orchard Gallery, Derry (Ipar Irlanda); eta Air de Paris, Paris.

99

Frankfurteko Frankfurter Kunstverein-ek David erakusketa aurkeztu zuen.
Gillicken instalazio bat aurkeztu zen BIC Technologiezentrum-en, Leipzigen (Alemania).

00

Gillicken lanaren erakusketak antolatu ziren leku hauetan: Westfälischer Kunstverein, Münster; Arnolfini, Bristol; Hayward Gallery, Londres; Casey Kaplan Gallery, New York; eta Air de Paris, Paris.
Artistaren lana What If/Tänk Om erakusketan egon zen ikusgai, Stockholmeko Moderna Museet-en.

01

Tate Britain-ek Annlee You Proposes kanpoaldeko instalazioa aurkeztu zuen.
Gillicken lana Salzburgoko Salzburger Kunstverein-en eta Zuricheko Hauser & Wirth & Presenhuber-en egon zen ikusgai.
Yokohamako 2001 Trienalean
(Japonia) parte hartu zuen, baita Berlingo 2. Bienalean ere, hiri horretako Kunst-Werke Institute for Contemporary Art-en.
Gillicken Consciens atondoko instalazioaren ikuspegia (Installation view of Consciens Lobby) lana Osloko Telenor Corporation-en eraikineko atondoan instalatu zuten.

02

Londresko Whitechapel Art Gallery-k Gillicken The Wood Way aurkeztu zuen.
Turner sarirako izendatu zuten. Amiantuzko berokiak mikaz ereinda (Coats of Asbestos Spangled with Mica) instalazioa sortu zuen Londresko Tate Britain-en saria zela-eta antolatutako erakusketarako.
Haren lana Municheko Galerie Rüdiger Schöttle-n eta Vienako Galerie Meyer Kainer-en egon zen ikusgai.
Proiektu publikoak egin zituen leku hauetarako: DekaBank, Frankfurt; Olnick Corporation, TK, (New Jersey); Mercat de Alacant (Espainia), eta Alcobendas (Madril).

03

New Yorkeko Museum of Modern Art-ek Projects 79: Liam Gillick, Literally erakusketa aurkeztu zuen.
Torontoko Power Plant-ek Liam Gillick: Communes, Bars and Greeenrooms aurkeztu zuen.
Erakusketa bana izan zuen Galerie Max Hetzler-en eta Schipper & Krome-n, Berlinen.
Ezin diot galdera horri erantzun kontzientzia kontua da
(I can’t answer that question it’s a question of conscience) instalazioa sortu zuen Alcobendasen (Madril).
Gillicken instalazioak inauguratu ziren leku hauetan: Londresko Metroa, Frieze Art Fair azoka zela-eta, Regent’s Place (Londres), eta Fort Lauderdale–Hollywood International Airport, Florida.

04

Gillicken lana leku hauetan egon zen ikusgai: Milwaukee Art Museum, Milwaukee (Wisconsin); Galerie Micheline Szwajcer, Anberes; Air de Paris, Paris; eta Galería Javier López, Madril.
Haren lana Singular Forms (Sometimes Repeated): Art from 1951 to the Present erakusketan ikusi ahal izan zen, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en antolatutakoan.
Lan sail bat aurkeztu zuen Britainiar Barne Ministerioaren eraikin berrirako, Londresen.
Instalazioak sortu zituen Vienako 140 kokalekutarako, hiri horretako Museum in Progress-ek antolatutako proiektu bat zela-eta.

05

Gillicken lanaren erakusketak aurkeztu ziren leku hauetan: Palais de Tokyo, Paris; Centro de Arte Contemporáneo, Malaga; Casa Encendida, Madril; Baltimore Museum of Art; Corvi-Mora, Londres; eta Galerie Meyer Kainer, Viena.

06

Erakusketa bana izan zituen Dublingo Kerlin Gallery-n eta Berlingo Esther Schipper-en.
Taldeko erakusketak antolatu ziren Philippe Parrenorekin, Kunsthalle Zürich-en, eta Angela Bullochekin, Londresko Cubitt Gallery-n.
Gillicken Hedadura zuzeneko sistema (Directed Expansion System) lana instalatu zuten Maharamen, Chicagon.

07

Gillicken lana ikusgai egon zen Anberesko Galerie Micheline Szwajcer-en, Londresko Corvi-Mora galerian eta Lakewoodeko (Colorado) Lab at Belmar-en.
Modeloa eskala handian Anyangeko plaza baterako egitura sozial baterako(Full-Scale Model for a Social Structure for a Plaza in Anyang) sortu zuen, Anyangeko aurreneko proiektu artistiko publikorako, Hego Korean.

08

Amsterdameko Stedelijk Museum-en Vincent Award sarirako hautagai izan zen.
Liam Gillick: Three Perspectives and a Short Scenarioatzera begirako erakusketa, lau zatitan egituratua eta urtebeteko iraunaldikoa, leku hauetan aurkeztu zuten: Witte de With, Rotterdam; Kunsthalle Zürich; Kunstverein München, Munich; eta Museum of Contemporary Art Chicago.
Erakusketa bat izan zuen Casey Kaplan Gallery-n, New Yorken.
Sydneyko 16. Bienalean
(Australia) parte hartu zuen.

09

Museum of Contemporary Art Chicago-k The one hundred and sixty-third floor: Liam Gillick Curates the Collection aurkeztu zuen.
Artistaren lana leku hauetan egon zen ikusgai: House of Art de Budweis (Txekiar Errepublika); MAK, Viena; eta Eastside Projects, Birmingham (Ingalaterra).
Gillicken Nola jokatuko duzu? Sukaldeko katu bat hizketan (How are you going to behave? A kitchen cat speaks) lana Veneziako LIII Biennale di Venezian, Alemaniako pabilioian jarri zen ikusgai.

10

Bonneko Kunst- und Ausstellungshalle der Bundesrepublik Deutschland-ek One long walk. . . Two short piers. . . erakusketa aurkeztu zuen.
Gillicken Zeruaren eta lurraren arteko itxurazko uztartzea (The Apparent Junction of Earth and Sky) Miamiko autobusetako publizitate hesietan eta markesinetan instalatu zuten Billboard Project-en barruan, Miamiko Locust Projects-en eskutik.
Erakusketa bat izan zuen New Yorkeko Casey Kaplan Gallery-n.
Shanghaiko 8. Bienalean
parte hartu zuen.

11

Gerrako egitura-joko bat (A Game of War Structure) lana aurkeztu zuen, Dublingo Irish Museum of Modern Art-erako propio sortua.
Lawrence Weinerrekin batera Mendekotasun sintaxi bat (A Syntax of Dependency) lana sortu zuen Anberesko Museum van Hedendaagse Kunst Antwerpen-erako.

12

From 199A to 199B: Liam Gillick antolatu zen Hessel Museum of Art museoan (Annandale-on-Hudson, New York).
Haren lanak Bizitako arkitektura erakusketan sartu ziren (Guggenheim Bilbao Museoa).
Haren lana Print/Out erakusketan sartu zen (The Museum of Modern Art, MoMA, New York).

13

From Fredensborg to Halen via Loch Ruthven: Courtyard Housing Projections proiektua garatu zuen The Highland Institute for Contemporary Art (HICA) institutuan (Dalcrombie, Eskozia).
Margin Time 2 and Laguna Discussion Platform egin zuen Austin Museum of Art museoan (Austin, AEB).
Haren obra Abstract Generation: Now in Print (The Museum of Modern Art, MoMA, New York) eta 9 Artists (Walker Art Center, Minneapolis, AEB) erakusketa kolektiboetan hartu zuen parte.

14

From 199C to 199D erakusketa antolatu zen Le Magasin zentroan (Grenoble, Frantzia).
Veneziako Arkitekturako Bienalaren Suitzako pabiloian hartu zuen parte: Lucius Burckhardt and Cedric Price—A Stroll Through a Fun Palace; baita Frank Gehry: Solaris Chronicles erakusketan ere (Luma Arles, Frantzia).

15

All-Imitate-Act esku-hartzea egin zuen Holandako Jaialdiaren harira Stedelijk Museum Amsterdam museoan. Gero, All-Imitate-Act aurkeztu zuen Luma Arles zentroan (Frantzia).
Haren obra Space Between erakusketan ikusi ahal izan zen The FLAG Art Foundation-en (New York).
Veneziako eta Moskuko bienaletan hartu zuen parte.

16

What’s What in A Mirror aurkeztu zuen Dublin City Gallery-n (The Hugh Lane, Dublin).
Campaign esku-hartze eskultorikoen seriea garatu zuen Museu Serralves (Porto) museoaren erdiko gunean.
Zenbait erakusketatan hartu zuen parte Asian; besteak beste, hauetan: Yinchuango Bienala (Txina); Okayama Art Summit (Japonia); eta Arario Museum (Seul).

17

Instalazio berri bat inauguratu zuen The Light is no Brighter at the Centre erakusketa zela-eta (Contemporary Art Centre-CAC, Vilnius).
Haren obra hainbat erakusketa kolektibotan sartu zen; besteak beste, hauetan: Variable Dimensions – artists and Architecture (Museu de Arte, Arquitetura e Tecnologia-MAAT, Lisboa); Like a Moth to a Flame (Fondazione Sandretto Re Rebaudengo, Turin); eta L’emozione dei COLORI nell’arte (Castello di Rivoli Museo d’Arte Contemporanea, Rivoli, Italia).

18

Haren obra Soziale Fassaden erakusketan sartu zen Museum für Moderne Kunst (MMK) museoan (Frankfurt).
Esku-hartze bat egin zuen Trix & Robert Haussmann. The Log-O-Rithmic Slide Rule: A Retrospective erakusketarako (KW Institute for Contemporary Art, Berlin); gero, Nottingham Contemporary museora (Nottingham, Erresuma Batua) eraman zen.

Partekatu