Valdés, Manolo

Valentzia, 1942

Manolo Valdés | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

42

Martxoaren 8an jaio zen Valentzian.

57

Arte Ederretako ikasketak hasi zituen Valentziako San Carlos Goi Mailako Eskolan. Bi urteren buruan, Eskola utzi eta ibilbide profesionala hasi zuen.

64

España libre erakusketa ibiltarian parte hartu zuen Italian. Joan-Antoni Toledok, Rafael Solbesek eta Manolo Valdések Equipo Crónica sortu zuten eta berehala Toledok utzi egin zuen. Beste bi kideek Equipo Crónicari eutsi zioten 1981ean Rafael Solbes hil zen arte.

65

Lehen aldiz Equipo Crónicarekin Turingo II Centro galerian egin zuen erakusketa. Lissone saria jaso zuen (Milan).

67

Equipo Crónicak lehen aldiz egin zuen erakusketa Valentzian, Galería Val i 30n. Haren lanak Le monde en question erakusketan sartu ziren Parisko Musée d’Art moderne de la Ville de Paris-en.

69

Bilboko Galería Grisesen Guernica 69 sail osoa jarri zuen erakusgai.

70

Equipo Crónicak Parisko Musée d’Art moderne de la Ville de Paris-ek antolatutako II Biennale del’Estampe-n hartu zuen parte.

71

Parisko Salon de mai-n parte hartu zuen.

73

Parisko Biennale de Paris-en parte hartu zuen.

74

Hainbat erakusketa egin zituen Frantziako aretoetan, hala nola, Musée d’Art Moderne de Pau-n (Pau), Musée d’Art moderne de la Ville de Paris-en (Paris), Maison de la Culture de Saint-Étienne-n (Saint-Étienne) eta Maison de la Culture de Reims-en (Reims).

76

Veneziako XXXVII Biennale di Venezia-n parte hartu zuten.

77

Hainbat erakusketa egin zituen Alemanian, hala nola, Frankfurter Kunstverein-en (Frankfurt), Badischer Kunstverein-en (Karlsruhe) eta Kunstverein Hannover-en (Hannover). Haren lana Mythologies quotidiennes II erakusketan sartu zen Parisko Musée d’Art moderne de la Ville de Paris-en.

79

Grabatuaren Zilarrezko Domina lortu zuen Tokioko Eleventh Printmaking Biennal-en.

80

Haren lana Vanguardia Española del Siglo XX erakusketan sartu zen Mexikoko Museo de Bellas Artes de Monterreyn.

81

Equipo Crónica desegin zen Rafael Solbesen heriotzarekin. Valdések amaitu gabe utzi zuen Equipo Crónicaren lana eta irudi propioak sortzen hasi zen.

82

Bakarkako erakusketak egin zituen Valentzian eta Bartzelonan.

83

Art Against Apartheid talde-erakusketa ibiltarian parte hartu zuen eta Frantzian, Espainian, Italian, AEBn, Alemanian, Norvegian eta Suedian ibili zen erakusketa.

84

Valentziako Alfons Roig saria jaso zuen.

85

Kultura Ministerioak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion.

86

Bagdad-eko (Irak) International Biennale for the Plastic Arts-en domina jaso zuen.

89

Equipo Crónica, 1965-1981 atzera begirakoa egin zen Valentziako Institut Valencià d’Art Modernen (IVAM) eta ondoren, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían eta Bartzelonako Casa Caritaten izan zen.

93

Condecoración de la Orden de Andrés Bello domina jaso zuen Venezuelako errepublikaren Banda de Honor sailean.

96

Valentziako Institut Valencià d’Art Modernek (IVAM) Valdésen lanaren atzera begirakoa egin zuen.

98

Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion Hezkuntza eta Kultura Ministerioak.

99

Spanische Kunst am Ende des Jahrhunderts talde-erakusketan parte hartu zuen Museum Würth-en (Künzelsau, Alemania). Ordezkari espainiarra izendatu zuten Esther Ferrerrekin batera, Veneziako XLVIII Biennale di Venezia-n.

00

Menina izeneko eskultura instalatu zuten Madrilgo Chopera de Alcobendas pasealekuan. Bilboko Fundación Bilbao Arte Fundazioan egin zuen erakusketa. Asociación Española de Críticos de Arte para Estamparen saria jaso zuen ARCO 2000n (Madril).

01

I Bienal de las Artes de Valencian parte hartu zuen.

02

Guggenheim Bilbao Museoak azken hogei urteetan eginiko hirurogeita hamar lanen atzera begirakoa inauguratu zuen Manolo Valdés. Pintura eta eskultura erakusketan. Haren marrazki guztiak osotasunean bildurik eginiko lehen erakusketa Bilboko Bilbao Bizkaia Kutxa fundazioan egin zen. Haren lan grafikoaren erakusketa ibiltari bat Jordaniako, Siriako, Turkiako, Libanoko eta Marokoko hainbat hiritan izan zen.

04

Valentziako Valencianos del Siglo XXI saria jaso zuen.

05

Hagako Museo Beelden aan Zee-n jarri zituen bere lanak erakusgai. Meninas erakusketa inauguratu zen Parisko Jardins du Palais Royal-en eta ondoren, erakustaldia Zurichen eta Oviedon izan zen.

06

Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak 1981etik aurrera eginiko lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan.

07

Frantziako gobernuak Officier de L’Ordre National du Mérite izendatu zuen. Brontzezko sei monumentu-eskulturaz osaturiko instalazioa aurkeztu zuen New Yorkeko Bryant Park-en, eta erakusketa egin zuen Parisko Galería Maeght-en.

08

Bilboko kaleetan Manolo Valdés. Escultura Monumental erakusketa inauguratu zen Obra Social Fundació «la Caixa»k antolatuta; ondoren Espainiako hainbat hiritan egon zen erakusgai. Mallorcako Sala Pelairesen egin zen Manolo Valdés. Don Juan (Obra gráfica) erakusketa.

09

Madrilgo Galería Marlborough-en jarri zituen lanak erakusgai.

10

Madrilgo Erkidegoko Arteetako Nazioarteko Domina jaso zuen. Erakusketa bat egin zuen Marlborough Gallery-n, New Yorken. New Yorkeko kaleetan Manolo Valdés: Monumental Sculpture on Broadway erakusketa inauguratu zen, Marlborough Gallery-k antolatua, The New York City Department of Parks & Recreations-ekin lankidetzan. Manolo Valdés. Obra Gráfica erakusketa inauguratu zen Museo de Arte Español Enrique Larreta-n, Buenos Airesen.

11

Juan Carlos erregearen erretratua aurkeztu zuen, Madrilgo Udaletxean kokatzeko. Picasso por Manolo Valdés erakusketa inauguratu zen XXIV Octubre Picassiano-ren barruan, Picasso Fundazioan, Málagan. Javier Molinsen Valdés como pretexto dokumentala estreinatu zen Marché International du Film (MIF) 2011 azokan, Cannesko Zinemaldiak antolatutakoan, Frantzian.

12

Haren obra Fundación Gregorio Prieto fundazioan erakutsi zen (Valdepeñas, Ciudad Real).
Artistak Marlborough Gallery-n (New York) aurkeztu zuen bere obra grafikoa.
Parisko Grand Palais museoaren XXVI Biennale des Antiquaires bienalean hartu zuen parte.
Manolo Valdés. En las colecciones valencianas erakusketa ikusi ahal izan zen Almudín museoan (Valentzia).
Haren eskultura monumentalak New York Botanical Garden lorategian instalatu ziren (New York).

13

Manolo Valdés. Paintings and Sculptures erakusketa antolatu zen Pera Museum-en (Istanbul).
Galería Freites (Caracas) eta Marlborough Gallery (New York) galeriek hari buruzko erakusketak egin zituzten.

14

Bartzelonako eta Madrilgo Marlborough galeriek haren obrari buruzko erakusketak egin zituzten.

15

Manolo Valdés. Visitando a los maestros. Obra Gráfica erakusketa inauguratu zen Luis María Ansón erakusketa-aretoan (Roquetas de Mar, Almería).

16

Foire internationale d’Art contemporain (FIAC, Paris) zela eta, haren eskulturak jarri zituzten Frantziako hiriburuko Place Vendôme plazan.
Marlborough Fine Art London galeriak artistari buruzko erakusketa bat egin zuen, baita Singapurreko Galerie Forsblom galeriak ere, Art Stage Singapore azoka zela-eta.

17

Lehen aldiz, Asian jarri zituen bere lanak ikusgai; hain zuzen ere, Singapurreko Opera Gallery-n. Hiri horretan, gainera, haren eskultura monumentalak instalatu zituen, Gardens by the Bay lorategian (Marina Bay Sands).
Fundación Bancaja fundazioak (Valentzia) Manolo Valdés. Una visión personal erakusketa monografikoa eskaini zion.
Manolo Valdés, escultura monumental instalatu zen Valentziako Arte eta Zientzien Hirian.
Opera Gallery (Paris), Contini Art Gallery (Venezia) eta Marlborough Gallery (New York) galeriek artistaren obra batzuk aurkeztu zituzten.

18

Manolo Valdés. The poetics of interpretation erakusketan jarri ziren haren eskulturak (Pietrasanta, Italia); Kosme de Barañano izan zen erakusketaren komisarioa.
Genevako (Suitza) eta Dubaiko (Arabiar Emirerriak) Opera Gallery galerietan erakutsi zuen bere lana, baita bi hiri horietako eremu publikoetan ere.

Partekatu