
Miquel Barceló
Felanitx, Mallorca, 1957
Felanitxen (Mallorca) jaio zen urtarrilaren 8an.
Palma Mallorcako Arte Eder eta Ofizioen Eskolan hasi zen. Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Galeria d’Art Picarolen (Cala d’Or, Mallorca).
Taller Llunàtic taldeko kide izan zen. Museo de Mallorcan Cadaverina 15 erakusketa izan zuen.
Espainiaren Pabilioian izan zen ikusgai XVI Bienal de São Paulon (São Paulo).
Espainiaz kanpoko lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Toulous-eko Axe Art Actuel Galerian. Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n egon zen erakusgai.
Zurich-eko Galerie Bruno Bischofberger-ekin hasi zen harremanetan. Haren lanak An International Survey of Recent Painting and Sculpture erakusketan egon ziren ikusgai New Yorkeko Museum of Modern Art (MoMA) museoan. Veneziako Biennale di Veneziako Aperto atalean ere izan zen, baita Terrae motus erakusketan ere (Villa Campolieto, Napoli).
Bere lehenengo bakarkako erakusketa handia antolatu zuen CAPC-Musée d’Art Contemporaine de Bordeaux-ek (Bordel, Frantzia). Erakusketak Madrilgo Palacio de Velázquezera eta Bostongo Institute of Contemporary Artera bidaia egin zuen. Pittsburgheko Carnegie Internationalen ere erakusgai egon zen.