Guggenheim
Mona Hatoum | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa
1975-79

Byam Shaw School of Art-en ikasi zuen, Londresen.

1979-81

Slade School of Fine Art-en ikasi zuen, Londresen.

1989

Hatoum Argia amaieran (The Light at the End) instalazioa Londresko Showroom-en eta Montrealgo Oboro Gallery-n egon zen ikusgai.

1991

Habanako IV. Bienalean (Kuba) parte hartu zuen.

1994

Parisko Musée National d’Art Moderne, Centre Georges Pompidou-k Mona Hatoum erakusketa aurkeztu zuen.
Hatoumen lana Sense and Sensibility: Women and Minimalism in the Nineties erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Museum of Modern Art-en antolatutakoan.

1995

Londresko Tate Gallery-k ematen duen Turner sarirako hautagai izendatu zuten.
Veneziako XLVI Biennale di Venezian eta Istanbulgo Nazioarteko 4. Bienalean parte hartu zuen.
Londresko White Cube-k Mona Hatoum: Socle du Monde aurkeztu zuen.

1996

Viafarini-k, Milanen, Quarters: Mona Hatoum aurkeztu zuen, eta Filadelfiako Fabric Workshop and Museum-ek Mona Hatoum New Work.

Irakurri gehiago
Artistaren artelanak