Guggenheim
Pello Irazu | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa
1963

Urriaren 26an jaio zen Andoainen (Gipuzkoa).

1981

Arte Ederretako ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa) eta bertan lizentziatu zen eskultura-espezialitatean 1986an.

1982

Kultura Ministerioaren Arte Plastikoen diru-laguntza jaso zuen.

1983

Gure Artea 1983 sariketan Eskulturako Hirugarren saria eman zioten. Udal Aurrezki Kutxaren Kultura Aretoan egon zen erakusgai (Bilbo).

1984

Gasteizko Arte Plastikoen VI. Bienaleko Eskulturako Lehenengo saria jaso zuen.

1985

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako beka esleitu zitzaion.
Gure Artea 1985 Eskulturako Hirugarren saria eskuratu zuen.
Bilboko Windsor Kulturgintza galerian erakutsi zituen lanak.

1986

Euskal Herriaz kanpoko bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Galería Fúcares-en (Almagro).
Bere obra Madrilgo Círculo de Bellas Artes-eko Muestra de arte joven erakusketan sartu zuten.

 

Irakurri gehiago