Enplegua eta praktikak
getty

Sustainability Officer

Kokapena: Bilbo

 Guggenheim Bilbao Museoa kulturaren arloan diharduen nazioarteko erakundea da, ingurumen-jasangarritasunarekin erabat konprometitua, eta bere asmoa da kulturaren eta museoen eremuan ingurumen-jasangarritasuneko profesional gisa garatzeko nahia duen pertsona bat sartzea lantaldean bi urteko eperako.

Lan-aukera hau Getty Trust-ek babestutako programa global baten baitan eskaintzen da. Programa horren helburua ingurumen-kudeaketan aitzindari diren nazioarteko erakunde kultural eta zientifikoei laguntzea da, profesionalen trebakuntzaren bidez.

Hautatutako langilea 2030erako neutraltasun klimatikoa lortzera bideratutako ekimenetan aitzindaritzan diharduen erakunde batean arituko; izan ere, Guggenheim Bilbao Museoa Culture for the Planet plataformaren kide fundatzailea da, baita Gallery Climate Coalition-eko kide nabarmena ere. Aukeratutako hautagaia Giza Baliabideen eta Kalitatearen Zuzendaritzaren mendean arituko da zuzenean, arlo tekniko eta museistikoekin lankidetza estuan; Museoko diziplina anitzeko taldeetan jardungo du, eta bai berton bai nazioartean eragina duten proiektuak garatuko ditu, betiere aukera-berdintasuna bermatuta planetaren etorkizunarekin konpromiso sendoa duen ingurune inklusibo eta kooperatibo batean.

Zer egingo duzu?:

Sustainability Officer gisa, bete-betean arituko zara Guggenheim Bilbao Museoaren ingurumen-eraldaketa gidatzeaz arduratzen den lan-taldean:

  • Adituekin lankidetza estuan, Museoaren karbono-aztarnaren neurketa erakundearen eragiketa guztietara zabaltzen lagunduko duzu beharrezko datuak bilduta eta aplikatu beharreko neurketa-irizpideak ezarrita.
  • Energiaren eta lehengaien kontsumoa murrizteko adierazleak eta birziklatze- eta zirkulartasun-prozesuetan aurrera egiteko helburuak zehazteko adierazleak identifikatzen eta ezartzen lagunduko duzu.
  • Museoaren Urteko Jasangarritasun Ekintza Planean ezarritako helburuen betetze-mailaren jarraipen-sistema hobetzeko ekarpenak egingo dituzu, eta, aldizka, txostenak egingo dituzu abian jarritako ekintzen benetako eragina jasotzeko.
  • Lurralderako konpentsazio-proiektu bat diseinatzeko eta ezartzeko lanetan parte hartuko duzu tokiko bazkideekin, bazkide instituzionalekin eta korporatiboekin lankidetzan, beti ere 2030erako Museoaren karbono-aztarnaren neutraltasuna lortzeko azken helburuarekin.
  • Kontserbazio, arte-ardura, hezkuntza, mantentze-lan, finantza eta bestelako sailetako kideekin lankidetzan arituko zara, eta hainbat trebetasun eta esperientzia garatzeko aukera izango duzu, horien artean: Museoaren ingurumen kontrol-sistemetan erregai fosilen ordezko materialak sartzeari buruzko bideragarritasun-azterlanak egitea, edo etorkizuneko erakusketak diseinatzeko jasangarritasun-irizpideak ezartzea.

Eskakizunak:

  • Goi-mailako unibertsitate-titulua.
  • Ingurumen-ekimenenak kudeatzen esperientzia izatea baloratuko da.
  • Kulturaren edo museoen sektorean esperientzia izatea baloratuko da.
  • Jasangarritasunari edo ingurumenari buruzko prestakuntza espezifikoak baloratuko dira.
  • Ingelesa eta gaztelania ongi menderatzea; positiboki baloratuko da beste hizkuntza batzuk ere jakitea, bereziki euskara.

Konpetentziak:

  • Gaitasuna izatea ingurumenaren edo kulturaren arloko gaiei lotutako erakunde publiko eta pribatuekin harreman eraginkorrak garatzeko.
  • Sentsibilitate berezia izatea artearen edo museoen munduarekiko, baita aldaketa positiboak ikuspegi jasangarritik bultzatzeko benetako interesa ere.
  • Konpromiso argia izatea bi urte osoz aritzeko Museoarentzat eraldatzailea izango den aldi baterako proiektu batean.
  • Trebetasun nabarmenak izatea ingurumen-kudeaketarekin lotutako zeregin konplexuak eraginkortasunez antolatzeko eta plangintza estrategikoa egiteko.
  • Diziplina anitzeko taldeetan lankidetzan aritzeko erraztasuna izatea eta pertsonen arteko harremanak sustatzea, betiere elkarrekiko errespetuan, inklusioan eta berdintasunean oinarrituta.
  • Ahozko eta idatzizko komunikazio-gaitasun bikainak izatea jasangarritasunari buruzko mezu argiak barneko/kanpoko audientziei helarazi ahal izateko.
  • Sormenez jarduteko gai izatea museoen sektoreak ingurumenaren arloan dituen berariazko erronkak lankidetzan ebazteko garaian.

Nola bidali hautagaitza?:

Artearekiko bokazioa, jasangarritasunarekiko grina eta museoen sektorean aldaketa positiboak bultzatzeko gogoa baduzu, erronka profesional zirraragarri honetan parte hartzera animatzen zaitugu.

Guggenheim Bilbao Museoak pertsona guztien aukera-berdintasunean oinarritutako prozesua bermatzen du.

2025eko uztailaren 30a baino lehen, bidal iezazkiguzu zure curriculuma eta aurkezpen-gutun bat, eta izan zaitez etorkizun jasangarriago baten alde dugun ikuspegiaren parte.