Enpresen babesa

Museoaren irudia

Guggenheim Bilbao Museoa hirugarren milurtekoko eraikin enblematikoenetako bat da, eta garaikidetasun, teknologia, abangoardia eta diseinuaren kontzeptuekin erlazionatuta dago. Haren irudia erabiltzea erakargarria da beren irudi-kanpainak berrikuntzari eta garapenari lotutako balioekin bat etortzea nahi duten enpresa askorentzat. Museoak Kide Korporatiboen Programa du. Haren bidez, elkarlanerako hainbat aukera eskaintzen ditu; horrela, adibidez, Museoa finantzatzen laguntzen duten enpresek haren irudia erabil dezakete. Programa honetan parte hartuz gero, erakunde laguntzaileek onura osagarri ugari dituzte.

Guggenheim Bilbao Museoaren eraikinaren irudi grafikoa marka erregistratua da; hortaz, Museoaren irudia erabili ahal izateko, haren baimena behar da. Kide Korporatiboen eta Babesleen Zuzendariordetzari bidali behar zaio eskaera.

Informazio gehiago nahi duzu?