Guggenheim
Oso espazio handia eta argia da, bolumen kurbatuak ditu

Atondoa ondoren, Museoko espazioak banatzen diren lekua ostean, Atrioa dator. Museoaren ardatz nagusia da, eta Frank Gehryren diseinu arkitektonikoaren bereizgarrietako bat. Oso espazio handia eta argia da, bolumen kurbatuak ditu, eta beirazko gortina-hormen eta sabaileiho handi baten bitartez lotzen ditu eraikinaren kanpoaldea eta barrualdea. Erdiko Atrio honen inguruan antolatuta daude Museoko hiru solairuak; horiek, pasabide okerrek, titanio eta kristalezko igogailuek eta eskailera-dorreek uztartzen dituzte. Atrioaren inguruan ere Museoko 20 erakusketa-aretoak daude antolatuta, eta Atrio bera ere erakusketa-gunea da. Areto horietako batzuek itxura klasikoagoa eta lerro ortogonalak dituzte, eta beste batzuek, berriz, bolumen organikoagoak eta irregularragoak. Bolumenekin eta perspektibekin jolastuz, berealdiko espazioak eratu dira barrualdean, eta, hala eta guztiz ere, bisitaria ez da inolaz ere gainezka sentitzen.

Areto horiek, oso era desberdinetan moldatuta daudenez, era askotara ere erabili ahal izaten dituzte bai komisarioek bai diseinatzaileek. Izan ere, horietan leku aproposa aurkitu dute formatu handiko artelanak eta egungo baliabideez egindako lanak aurkezteko eta erakusketa bilduagoak ikusgai jartzeko.

 

Barrualdea

Erdiko Atrio honen inguruan antolatuta daude Museoko hiru solairuak; horiek, pasabide okerrek, titanio eta kristalezko igogailuek eta eskailera-dorreek uztartzen dituzte.