Gehry, Frank

Toronto, Kanada, 1929 | Los Angelesen bizi eta lan egiten du

DSC8626

19

29

Otsailaren 28an jaio zen Toronton. Bere jatorrizko izena Frank Owen Goldberg da.

47

Kaliforniara joan zen bizitzera.

49

College of Architecture-n ikasten hasi zen, University of Southern California-n.

54

Bere abizena aldatu zuen. Gehry izango zen aurrerantzean. Arkitektura ikasketak amaitu zituen University of Southern California-n. Hortik aurrera zenbait arkitektura estudiotan lanean hasi zen: Victor Gruen Associates eta Pereira and Luckman Associates.

57

Pereira and Luckman Associates arkitektura estudiorako lan egin zuen.

61

Parisa joan zen, André Rémondet-en estudioan lan egiteko.

62

Kaliforniara itzuli zen eta arkitektura bulego txiki bat ireki zuen Santa Monican.

65

Los Angeles County Museum of Art-ek antolatutako Art Treasures of Japan erakusketaren diseinua egin zuen. Museo berarekin hainbat lan egin zituen hurrengo urteetan, erakusketak diseinatuz.

69

Easy Edges kartoizko altzari sorta sortzen hasi zen. 1973ra arte jardun zuen horretan.

72

Ron Davis estudio-etxebizitza amaitu zuen, Malibun, Kalifornian.

74

American Institute of Architects-eko kide izendatu zuten.

77

American Academy of Arts and Letters-ek emandako Arnold W. Brunner Memorial Prize in Architecture jaso zuen.

78

Los Angelesko Loyola Marymount University-ko Law School-en eraikinaren proiektuari ekin zion. Hainbat fasetan garatu zuen proiektu hura.

79

Yale Unibertsitateko William Henry Bishop katedra lortu zuen. Experimental Edges kartoizko altzari sortaren bigarren saila lantzen hasi zen.

82

Yale Unibertsitateko William B. and Charlotte Shepherd Davenport arkitektura katedra lortu zuen.

84

Harvard Unibertsitateko Eliot Noyes katedra lortu zuen. Los Angelesko Gagosian Gallery-k bere Unique Fish Lamps erakusketa inauguratu zuen. California Aerospace Museum inauguratu zen, Los Angelesen (1982-84).

86

Mineapolisko Walker Art Center-ek The Architecture of Frank Gehry erakusketa inauguratu zuen. Gero, Estatu Batuetako eta Kanadako zenbait museotan ikusi ahal izan zen.

87

California Institute of the Arts-ek Arte Bisualen Honoris Causa doktore izendatu zuen, eta Rhode Island School of Design-ek ere Arte Ederretan.

89

Pritzker Arkitektura Saria jaso zuen, Hyatt Foundation-ek emana. Berlingo Galerie für Architektur und Raum-ek bere lanaren inguruko erakusketa bat inauguratu zuen. Vitra Internacional Furniture Manufacturing Facility-ren eta enpresa bereko Design Museum-en handitze lanak (bulegoak eta fabrika) bukatu zituen Weil am Rheim-en, Alemanian (1987-89).

91

Parisko Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-k Frank O. Gehry: Projets en Europe erakusketa egin zuen. Guggenheim Foundation-en museo berria Bilbon egiteko lehiaketa irabazi zuen. Lehiaketa berean Arata Isozaki-k eta Coop Himmelblau-k ere parte hartu zuten. Chiat/Day Office Building bulego-eraikina amaitu zuen, Venicen.

92

Wolf Arte Saria jaso zuen, Wolf Foundation-ek emana, eta Arkitekturaren Praemium Imperiale ere, Japan Art Association-ek emana. University of Toledo-ko Arte Bisualen Zentroa inauguratu zen Ohion (1990-92) eta arrain forma duen altzairu herdoilgaitzezko eskultura Bartzelonako Portu Olinpikoan.

93

University of Minnesota-ko Frederick R. Weisman Art Museum eraikina bukatu zuen, Mineapolisen (1990-93).

94

Vitra Design Museum-ek, Weil am Rhein-en, Alemanian, bere lanen erakusketa bat egin zuen. Dorothy and Lillian Gish Saria jaso zuen.

95

EMR Communication and Technology Center inauguratu zen, Bad Oeynhausen-en, Alemanian, baita Team Disneyland-en egoitza nagusia ere, Anaheim-en, Kalifornian.

96

Nationale-Nederlanden eraikina bukatu zuen, Pragan (1992-96).

97

Guggenheim Bilbao Museoaren eraikina inauguratu zen (1991-97).

98

Gold Medal of Arts jaso zuen, Kanadako Royal Architectural Institute-k emana. Louisiana Museum for Moderne Kunst-ek, Humlebaek-en, Danimarkan, Frank O. Gehry: The Architect’s Studio erakusketa egin zuen, gero Europako eta Estatu Batutako zenbait museotan ikusi ahal izan zena. New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-erako proiektua aurkeztu zuen.

99

AIA Urrezko Domina jaso zuen, American Institute of Architects-ek emana, eta Lotos Merezimendu Domina, Lotos Club-ek emana. Neue Zollhof eraikina inauguratu zen Dusseldorfen, eta Vontz Center for Molecular Studies eraikina, Cincinati University-n, Ohion.

00

Royal Institute of British Architects-en Urrezko Domina jaso zuen. Experience Music Project eraikina inauguratu zen (1995-2000), Seattlen. Centre for Human Dignity-rako proiektuari ekin zion, Jerusalemen.

01

Venice Gateway proiektua aurkeztu zuen, Veneziako Marco Polo aireporturako. New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en Frank Gehry, Architect erakusketa inauguratu zen: bere arkitektura-lanen atzera begirako erakusketa. Gero, Guggenheim Bilbao Museoan ikusi ahal izan zen.

02

Le Clos Jordan upeltegietarako proiektua aurkeztu zuen, Lincolnen, Ontarion. Peter B. Lewis Campus of the Weatherhead School of Management-en eraikuntza bukatu zuen, Case Western Reserve University-n, Cleveland-en (1999-2002).

03

European Academy of Sciences and Arts-eko kide izendatu zuten, eta Companion to the Order of Canada intsignia jaso zuen. Richard B. Fisher Center for the Performing Arts at Bard College inauguratu zen, Annandale-on-Hudson-en, New Yorken. Maggie’s Centre ere inauguratu zen, Dundeen, Eskozian. Walt Disney Concert Hall inauguratu zen, Los Angelesen. Puente de Vida Museorako proiektua aurkeztu zuen, Panaman.

04

Ohr-O’Keefe Museum eraikitzeari ekin zitzaion, Misisipin. Millenium Park inauguratu zen Chicagon, arkitektoak diseinatutako eraikinarekin: Jay Pritzker Pavilion, Pritzker Pavilion eta Pritzker Music Pavilion izenez ere ezagun. Massachusetts Institute of Technology inauguratu zen, Cambridgen.

05

Corcoran Gallery of Art eraikinaren handitze lana inauguratu zen, Washingtonen. Marta Herford Museum, Herford-en, maiatzean inauguratu zen. Katrina urakanak suntsituta utzi zuen Ohr-O’Keefe Museum-etik eraikitakoa. Ordre National de la Légion d’Honneur jaso zuen, Frantziako Errepublikak emana. Sketches of Frank Gehry estreinatu zen, Sidney Pollackek zuzendua. Parisko Fondation Louis Vuitton-en eraikina diseinatzeari ekin zion.

06

California Hall of Fame-ko kide izendatu zuten. Arkitektoak Tiffany & Co etxearentzat diseinatutako bitxi bilduma merkaturatu zen. IAC/InterActiveCorp Headquarters inauguratu zen, New Yorken (2004-2006). Marqués de Riscal upeldegiak eta hotela inauguratu ziren, Elciegon, Araba (1998-2006). Guggenheim Abu Dhabi-rako diseinua aurkeztu zuen.

07

Hall Winery-ren diseinua aurkeztu zuen, Napa Valley-rako.

08

Aldi baterako udako bere pabilioia inauguratu zen Serpentine Gallery-n, Londresen. Peter B. Lewis Princeton Science Library, Princetonen, inauguratu zen irailean. Art Gallery of Ontario-ren (AGO) handitze eta berritze lanak egin zituen, Toronton.

09

Novartis Campus bukatu zuen, Basilean. Danish Cancer Society-ren Counseling Center (Hejmdal) eraikina inauguratu zen, Aarhusen.

10

Urrezko Lehoia jaso zuen bere ibilbide profesionalagatik arkitekturako Veneziako Bienalean. Ohr-O’keefe Museum-en I. fasea inauguratu zen, Misisipin. Lou Ruvo Center for Brain Health-en eraikuntza amaitu zuen, Las Vegasen. Sabino Arana saria jaso zuen, Euskal Herrian.

11

Beekman Tower inauguratu zen, gaur egun “New York by Gehry” izenez ezagun, baita New World Symphony ere, Miamin. University of Southern California-ko irakasle izendatu zuten.

Partekatu