Inguruko objektuen abstrakzioak
Helburua:
Ikasleei euren eguneroko inguruneari buruzko ikuspegi berri eta orijinala eskaintzea eta, aldi berean, teknologia berriekiko jakin-mina handitzea, tableta digital baten aukera estetikoak eta sormenari lotutakoak ezagutuz.
Materialak:
A3 neurriko akuarela-papera, akuarela-pintura, pintzelak, guraizeak, tabletak edo kamera digitalak eta inprimagailua.
Proiektua:
- Tableta edo kamera digital bat erabiliz, ikasle bakoitzak gela inguruko zerbaiti argazkiak atera zizkion.
- Eskolan erabili ohi diren elementuei –estutxeak, boligrafoak, guraizeak, motxilak eta abar– argazkiak atera zizkieten, baita horman altxatutako pinturari, lanpara fluoreszenteei edo mahaien arteko junturei ere.
- Hurbileko fokatze, kontrapikatu edo ekorketa bidez, objektuen ezaugarri bereizgarriak ezabatzeko eskatu zitzaien ikasleei. Horrela, argazkigintzaren aukerekin esperimentatu zuten.
- Era horretan irudi iradokitzaile asko sortu zituzten; horietako batzuk ia abstraktuak.
- Egunerokoa eta figuratiboa ia abstraktu bihurtzeko aukera arakatu zuten.
- Ateratako argazkiak aztertu eta paperean inprimatzekoak aukeratzen zituzten.
- Inprimatutako bi edo hiru irudi ondoan ipiniz ikasle bakoitzak collage bat osatu zuen.
- Moztuz, konposatuz eta itsatsiz, ikasleek irudien konposizioen adierazpen-aukerak ikertu zituzten.
- Konposizioetan akuarela erabili zuten, irudien adierazgarritasun neurritsua osatzeko.