Artxiboa

Archivo, detalle de instalación | Guggenheim Bilbao Museoa

Thomas Struth-ek hainbat motako gaiak dauzka bere artxiboan: lanerako erabiltzen dituen materialak, ukipen-orriak, fitxak, zirriborroak, haren erakusketetarako gonbidapenak eta kartelak nahiz erakusketen instalazio-argazkiak, bere ibilbidearen hasieran egindako argazkiak, muntaketak, pinturak, argazki-azterlanak, koadernoak, ikerketa-materialak, nahiz komisarioekin eta beste artistekin elkar trukatutako gutunak. Erakusketa honetan, artistaren sormen-prozesua eta haren lanaren garapena erakusten duen ibilbide kronologikoa egin dezakegu artxibo horretatik hautatutako materialei esker.