Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

Autorretratua

Kusamaren lana honako hauetan oinarritzen da: auto-baieztapena, auto-suntsipena, auto-promozioa, auto-asmakuntza, auto-erreferentzialtasuna eta autorretratua, eta haren irudiaren irudikapena hain esplizitua ez den sorkuntzetan ere bai. Areto honetan, Kusamak autorretratuaren generoaren barruan egindako pintura eta marrazki batzuk biltzen dira; genero horrek leku nabarmena betetzen du haren ekoizpenean. Atal hau Autorretratua (1950) lanarekin hasten da; koadro ilun bat da, eta, bertan, haragi-tonu arrosako ekilore batek flotatzen du giza aho baten gainean. Izenburu hori jaso zuen lehen lanetako bat da. Espazioaren buruan haren Erretratua (2015) dago, eta Kusamak bere motibo bereizgarrietako batzuk ditu —tantoak, kalabazak, sareak eta forma tentakularrak— collage gisa eraikitako eta irudi hieratiko batek menderatutako konposizio batean.