Bidaia esp(a)eziala

SAMANIEGO

Loturiko gai edo curriculum arloa: Natura Zientziak

Gasteizko Samaniego ikastetxeko 3. mailako 20 ikasle

Irakaslea: Aitziber Altube

Artista: Ibon Sáenz de Olazagoitia

Hizkuntza: euskara

Programa ikastetxearen proiektu orokorrean kokatu zen: globo aerostatikoa botatzea ikastetxeko patiotik estratosferara. Globoak estazio meteorologiko bat izango zuen, besteak beste, tenperatura, presioa, hezetasuna eta altuerak neurtzeko grabatutako hegaldian zehar, ikasleek espazioaren esplorazioarekin lotutako hainbat alderdi iker zitzaten.

Irudimena aske uzteko eta ikasleak proiektuaren partaide bihurtzeko, ikuspegi zientifiko edo teknologikotik haratago, proiektuari ikuspuntu artistikotik ekitea erabaki zen. Horrela, ikasleak hainbat sormen-alderditan inplikatu ziren; hala nola, globoan bidaiatuko zuen pertsonaia eta haren jantziak hautatzea, logotipo bat diseinatzea eta misioa ezagutarazteko izena ematea. Horretarako, karrera espazialaren historia errepasatu eta literaturaren eta artearen adibideak aztertu zituzten inspirazio-iturri gisa, Ilargirako bidaien lehen fikzioetara, Julio Vernetik Tintineraino, edo Georges Mélièsen Ilargirako Bidaia filmera joaz. Azkenik, Noski izeneko pertsonaia sortu zen ikasleen marrazkiko koadernotan, buztin zurizko modeloetara eraman zen, eta, azkenik, irudiak hiru dimentsioko inprimatze batean hartu zuen bizia. Modu horretan, gaitasun indibidualak indartu ziren, proiektu kolektibo komun bat garatzea sustatzearekin batera, ikasleak prozesuan dagoen lan bateko aktore, zuzendari eta protagonista aktibo izatearren.

PROIEKTUEN BILATZAILEA