Guggenheim

Erakusketa bere muga fisikoetatik harago hedatzen da Burbuila aplikazioaren bitartez. Proiektuaren hainbat material eta mailetarako sarbidea da hori; gainera, Lorategia eta Airlock ataletan aurkeztutako artelanen inguruko dokumentazioa jasotzen du. Erakusketan ibiltzeko hainbat irakurketa eskaintzen ditu Burbuilak, baita ikusgai dauden artelanen inguruan sakontzen duten hezkuntza-materialak eta itzal handiko artista, kritiko eta pentsalariei berariaz agindutako testuak ere.

Erakusketarako berariaz sortu da Burbuila, eta museo-guneko hainbat gailu eta balibidek bete ohi dituzten funtzioak batu eta hedatzen ditu: entzuteko gida, erakusketako katalogoa, didaktika delakoa. Aplikazioa presente dago erakusketan, eta haren baitako jarduera sustatzen du hainbat dokumenturen bitartez: gonbidatuen ekarpenak, arte ardurako saiakerak, artisten inguruko informazio gehigarria, edukiak hiperestekekin, etab. Hori guztia eskuragarri egongo da hainbat formatutan aldi berean, ahots sintetizadore automatiko bat tarteko (testua ahots bihurtzeko teknologia).