Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

Begiekin jan

204. ARETOA

Argazki honek giza gorputzari erreferentzia egiten dio, Netoren lan askok moduan. Dallasko Nasher Sculpture Center-era egindako bisitaldian, bildumako zenbait obren lehen planoko argazkiak egin zituen. Hurbil-hurbiletik argazkiak atera zizkion “xehetasunak, urratuak eta beste berezitasun batzuk” ikus zitezen. Artistaren arabera, irudi horiek “elkarrekin dantzan hasiak ziren, sexua eta libidoa erakutsiz, baina aldi berean, xalo eta anbiguo jarraitzen zuten”. Argazki horietako bat da hau; horren esanahia osatzeko apal eskurraki batzuetan landare txiki batzuk ipini ditu artistak, “handituz doan bizitza, bizitza bizia” ideia adierazteko.