Cristian Villavicencio

Quito, 1984

Cristian Villavicencio

Lan hau K. a. 1300–300 bitartean Ekuadorren loratu zen chorrera kulturako kolonaurreko eskultura bat hiru dimentsiotan eskaneatzetik sortua da. Molusku-formako objektua haizezko musika-tresna bat da, erritual indigenetan tipikoa, eta barnean ura duten elkarri lotutako bi atal eskultorikoz dago osatuta. Oinarrian daukan sistema mekanikoak birarazi egiten du zeramika-pieza, eta txistu-antzeko hotsa sortzen du. Erritualetarako soinu-tresna antza duten ontziok forma desberdinak hartzen dituzte lortu nahi diren soinuak ateratzeko —uraren eraginez leunduak—. Eskultura honetan, artistak historia eta memoria kolektiboa uztartzen ditu zeramikaren eta soinuaren tradizio indigena berreskuratuz eta berrinterpretatuz, eta esanahi-geruza berri bat gehitzen dio ikuspegi garaikidea emanda. Pieza honen harira egindako bideoan —hura ere areto honetan ikusgai—, Amazoniako Alta Florencia komunitateko kide batek hainbat animalia-hotsen soinuak imitatzen ditu —Napo ibaian grabatu zituzten, Yasuní parkean—, eta soinu horiek zeramikaren bibrazio musikalak gogorarazten dituzte.