Diarios

itzalak

Andy Warhol, Diarios. 202. bolumena, Panorama de narrativas bilduma. Patt Hacket eta Anagrama Editorial S. A., 1990, 266–267 or.

1979ko urtarrilaren 23a, asteartea,

“Taxiz joan nintzen West Broadway-ko Heiner Freidrich-en galeriara (5$). Fred oraindik ez zen iritsi. Ronnie eta Stephen Mueller koadroak zintzilikatzen ari ziren. Erakusketa oso polita zegoen, galeria oso handia da...

Etxera heldu nintzenean, De Menil andreak hots egin eta mezu bat utzi zidala ikusi nuen. Bertan zioen asko gustatu zitzaiola Heine-ren galerian ezarri nuen erakusketa”.

Andy Warhol, Diarios. 202. bolumena, Panorama de narrativas bilduma. Argitaratzaileak: Patt Hacket eta Anagrama Editorial S. A., 1990. 268 or.

1979ko urtarrilaren 25a, osteguna

“Philippak René Ricard gonbidatu zuen —haren Dia Foundation-ek kontratatu berri du lehen poeta gisa lan egin dezan ongintzako ekitaldietarako—. Beraz, nire obra ‘dekoratiboa besterik ez zela’ esanez heldu zen Irving 65era. Horrek asko amorratu ninduen eta lotsagarria izan zen mundu guztiak naizen bezala ikusi ninduelako. Gorritu egin nintzen eta errieta egin nion… Mundu guztia harrituta zegoen ni hain haserre eta hari errieta egiten ikusteaz”.