Diego Vivanco

Bilbo, 1988

Diego Vivanco

Baliabide eta teknika ugari erabilita, Diego Vivancok agerian uzten ditu testuinguru sozial, politiko eta kultural desberdinetan sortzen diren tentsio-eremuak. Bideoaren, argazkiaren, perfomancearen eta instalazioaren bidez, identitate-ikurrei ematen zaien garrantziari buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen du publikoa, eta bere burua giza bandera izenez ezagutzen den zirkuko posizioaren bidez irudikatzera ere iritsi da. Artistaren hitzetan, “Norberak egiten duena, norbera nola bizi den eta nola komunikatzen den, horixe da bakoitzak daraman bandera”.