DIGESTIOA ETA SORMENA

BELASKOENEA, Irun

Gai-arloa: Natura Zientziak

23 ikasle, 2. mailakoak

Irakasleak: Liber Etxeberria eta Eider Amorrortu

Artista: Manu Muniategiandikoetxea

Hizkuntza: euskara

Talde honetako ikasleek galdetu zuten: “Nola funtzionatzen du gure digestio-aparatuak?” “Jaten dugunean zer gertatzen da ahoan edo urdailean?”. Digestioaren eta sormen-prozesuaren arteko antzekotasun bat ezarri zen. Gorputzak elikagai bat digeritu eta prozesatzen duen bezala berenganatu zituzten ikasleek materialak: “digeritu” egin zituzten eta eskultura baten forma eman zieten, digestioa modu sortzaile eta, aldi berean, aktibo batez ulertzea lortuz.

Manu Muniategiandikoetxea artistak hitz hauekin laburbildu du egindako lana: “Digestio-aparatuan oinarritu ginen eta ahoa eta hortzak bagina bezala lan egin genuen, materiala mozten, bustitzen eta txikitzen jardunez, urin gastrikoak edo hesteetako florak egiten duten bezala. Digestio-prozesuan gertatzen diren ekintza guztiak egin genituen guk materialen gainean (papera, kartoia, buztina, eskaiola...) horiek mozten, zapaltzen, bustitzen eta pilatzen jardun ginenean. Eta modu horretan sortutakoari forma eta kolorea eman genizkion. Artea gauzak beste era batera ulertzen saiatzea eta galderak egitea baino ez da”.

Ikasleek sormen-prozesu batean parte hartzea ekarri du proiektuak. Prozesu horren bidez, ideia-eragile batetik abiatuta, materialak landu dira, ondoren lana behatu eta ebaluatu da eta, azkenik, zer sortu nahi genuen erabaki dugu.

PROIEKTUEN BILATZAILEA