Earth Speakr

Earth Speakr

Earth Speakr Olafur Eliasson artistaren artelan interaktibo berria da, eta haurrek planetaren etorkizuneko ongizateaz dituzten usteak ezagutaraztea du helburu. Artelan honek haurrek esateko dutena entzutera gonbidatzen ditu helduak, erabakiak hartzeaz eta aldaketa sustatzeaz arduratzen direnak eta munduko agintariak. Datozen sei hilabeteetan, nahi duenak Earth Speakr aplikazioa deskargatu ahal izango du, eta bere ingurunea animazio bihurtu teknologia interaktibo ludikoa erabiliz. Haurrek eta oraindik bozka emateko adinean ez dauden gazteek parte hartzeko aukera izango dute euren ahotsa entzunarazita eta beren inguruneari zein planetari buruz esateko dutena adierazita. Haien sormenezko mezuak www.earthspeakr.art webgunean argitaratuko dira, eta errealitate areagotuaren bidez bizi ahal izango dira aplikazioan.

Europar Batasuneko Kontseiluaren Lehendakaritza 2020an Alemaniari egokitu izanaren kariaz .anpo Harremanetarako Ministerio Federalak emandako funtsei esker egina, Goethe-Institut erakundearekin lankidetzan.