Eskultura-laborategia

Boisgeloupeko lantegia laborategi moduko bat izan zen Picassorentzat. Igeltsua zuzenean eskuekin lantzeaz gain, hari beste elementu batzuen testurak transferitzen saiatu zen, baita naturarenak berarenak ere, material bigun malguaren gainean sakatuz. Artistaren lantegian, non hainbat tamainatako pieza zuriak baitziren nagusi, Marie-Thérèseren bustoekin batera bazeuden bestelako lanak ere. Horietako batzuk galduak dira jada, baina beste batzuk hemen ditugu ikusgai, esaterako igeltsuzko bainulari txikiak. Gerora beste zenbait obra moldatu zituen, hala nola Buru kaskoduna (1933) eta Emakume hostoduna (1934). Picassok berak azaldu zuen, Brassaï argazkilari ospetsuarekin izandako elkarrizketetako batean, obra horiek sortzeko zer metodo erabiltzen zuen: objektu eta material errealak igeltsu zatiekin akoplatzen zituen, eta modelaketaren eta ensamblajearen teknikak fusionatzen zituen horrela.