Estudio hedatua

El Estudio expandido

Eliasson-en jarduera artelanak, erakusketak eta eskultura publikoak egitetik haratago doa, eta, aspalditik interesatzen zaizkion gaiak islatzen dituzten proiektuak ere biltzen ditu, ingurunearen eta komunitatearen ingurukoak. Estudioarekin eta kanpoko kolaboratzaileekin egiten du lan proiektu arkitektonikoetan, liburuetan, hezkuntza-programetan eta dantza-proiektuetan, batzuk aipatzearren. 2014. urtean, arkitektura-etxea sortu zuen, Studio Other Spaces izenekoa, bizitza osoko haren kolaboratzaile batekin, hots, Sebastian Behmann-ekin. Urteetan zehar, Eliasson-ek abian jarri ditu munduak gaur egun dituen erronkak zuzenean jorratzen dituzten proiektuak; esate baterako, energia berriztagarriak (Little Sun), klima-aldaketa (Ice Watch) eta migrazioak [Argi berdea – Lantegi artistiko bat (Green light – An artistic workshop)]. Espazio honetako pantailetan, hainbat filmaziotan abian dauden proiektu horietako batzuk agertzen dira bai eta Eliasson garatzen ari den proiektu arkitektonikoen eta estudioko eta estudioaren sukaldeko bizitzaren irudiak.

Estudio hedatuak Eliassonek haren Berlingo lantegian garatzen dituen interesak eta estudioko jarduerak gogora ekartzen ditu. Espazio honetan kokatutako iragarki-ohol handiaren materialak alfabetikoki ordenatuta dauden hitz gakoen inguruan, eta panela Berlingo estudioaren hormetan oinarritzen da; bertan, ikerlari eta artisau taldeek nahiz Eliasson berak galderak, artikuluak, irudiak eta ikerketa-lana partekatzen dituzte.