Guggenheim

Gela honetan, bisitaria Zure kolore-atlas atmosferikoa (Your atmospheric colour atlas, 2009) obran murgiltzen da. Artifizialki sortutako lainogune batzuk daude espazioaren sabaian lauki eran jarritako ehunka fluoreszentetatik datozen oinarrizko hiru koloreekin —gorria, berdea eta urdina— koloreztatuta. Argiztatutako atmosferan zerratuan zehar oinez ibiltzeko, bisitaria koloretako atlas intuitibo horretaz baliatuko da.