ZERUAN EGINA
“Uste dut sexualitatea garrantzitsua dela nire lanerako, espezieak bizirauteko garrantzitsua delako, eta artea garrantzitsuena dena komunikatzen saiatzen da. Sexualitatea onartzeko elkarrizketa hau estetikaren arlora eta bizitzaren gainerako maila guztietara eramaten da”.
1989an, Whitney Museum of American Art museoak Jeff Koonsi Image World taldeko erakusketarako publizitate-kartela egiteko eskatu zion. Erakusketaren gaia artearen eta hedabideen arteko erlazioa zen. Koonsek iragarki-kartel handi bat egin zuen. Bertan, Ilona Staller eta artista bera inoiz egin ez zen Made in Heaven filmaren protagonista gisa azaltzen ziren —Cicciolina izenez ezagunagoa zen eta geroago artistarekin ezkondu zen—. Hilabete batzuk beranduago, artistak seriearekin jarraitu zuen, beste material batzuen artean, beira eta marmola erabiliz, Muranoko eta Pietrasantako (Italia) lantegietan eta artearen historiaren lan garrantzitsuei erreferentzia eginez —Bernini, Courbet, Houdon eta Manet maisuenak, besteak beste—.