NANAK BOTERERA

“Niretzat, nire eskulturek emakumeen mundua, handiagotua, emakumeen asmo-handitasunak, emakumeen zeregina gaur egungo munduan, emakumeen boterea aditzera ematen dituzte.”

Nanak askotarikoak dira: dantzariak naiz kirolariak, handiak —are erraldoiak, batzuetan— mardulak batzuk, sexiak besteak. Baina guztiek dute haien baitan emakumeak eskubide guztien jabedun liratekeen mundu berriaren ametsa. Espazio publikoan duten presentzia sinbolikoa da. Izan ere, haien gorputzak modak ezarritako estereotipoetatik aske agertzen zaizkigu, emetasun garbia eta feminismo irribarretsua erakusten dute, artistaren araberakoa, haren bozeramaileak baitira: “Gizonak baino gehiago izatea: haien pribilegioak izatea eta femeninotasunari eustea, kapela ederrak eramaten jarraitzen dudan bitartean”. Nanen irudiak puztukietan, serigrafietan, bitxietan eta hainbat argitalpenetan agertu ziren. Haiek dira Niki de Saint Phallek erabili zituen gerlariak feminismoaren aurkako borrokan. Aitzindaria izan zen Niki de Saint Phalle artearen munduan feminismoaren aldeko aldarrikapena egiterakoan eta bere Nanak laster eskubide zibilen aldeko mugimenduaren ikur gisa erabili zituen ere. “Ni, basatia? Azkenean, hori da erantzuna: emakume bat gizonen zibilizazioan gizon beltz bat zibilizazio zuri batean bezalakoa da. Emakumeak eskubidea du ezetz esateko, matxinatzeko, bere independentzia aldarrikatzeko. Bandera odoleztatua altxatu du”.