Picassoren “arte aurkitua”

1912ko ensanblajeetan egin zuen bezalaxe, 1930ean Picasso berriro hasi zen han-hemen aurkitutako objektuak erabiltzen; kasu honetan, bastidoreetatik eta Boisgeloupen aurkitutako adarretatik ateratako zur-zatiak baliatu zituen Antzinaroko brontzezko gurtza-estatuatxoak gogora ekartzen dituzten emakume lirain mordoxka bat zizelkatzeko. Mende laurden geroago, Picassok bere eskultura multzorik monumentalena sortu zuen: Bainulariak. Obra horien brontzezko bertsioak dira hemen ikusgai ditugunak. Hasieran, baina, erratz-makilekin, marko zaharrekin, altzari-puskekin eta txatartegietan eta zabortegietan aurkitutako objektuekin moldatu zituen Picassok lanok. Gaur egungo hondartza-eszena batean kokatuko forma sinplifikatudun txotxongilo erraldoiak balira bezala, Bainulariek Picassoren hasierako ensanblaje kubistak dakartzate gogora, nolabait ere eguneratuta.