Picassoren eskua

Picassok eta Brassaïk 1933an ezagutu zuten elkar, eta harreman iraunkorra sortu zen bien artean. Picassok, gainera, zeharo miresten zuen Brassaï, bere eskulturen monumentaltasuna transmititzeko gaitasun handia baitzuen.

1949an, Brassaïk Picassoren eskuineko eskuaren eskulturaren argazkia atera zuen Les Sculptures de Picasso liburuaren azalerako. Atal honetan Malagako artistak moldatutako eskuak eta begiak ditugu ikusgai. 1933ko elkarrizketa batean, Picassok zera kontatu zion bere galerista Daniel-Henry Kanhweilerri, material malgu baten gainean jarri zuela esku-ahurra, eta gero igeltsua botatzeko molde gisa baliatu zuela. Hemen, Picassoren eskuaren erreprodukzio zehatza dugu ikusgai, eta xehetasun bakoitzaren aztarnak, lerroak eta bolumenak antzematen dira bertan. Begiek, berriz, (Picassok egindako hiru proposamen ditugu hemen) Antzinako Greziako une desberdinetara garamatzate.