Season of Glass 1981

304. Aretoa

LParen azala. © Yoko Ono

Yoko Ono ezinbesteko artista izan da musikaren munduan ere. Betidanik izan du musikarekiko interesa. Aita piano-jotzaile bikaina zuen, ogibidez banketxeen munduan lan egitea erabaki arren. Haurra zela, eguneroko soinuak entzun eta musika-notaziora bihurtzen zituela du gogoan.

Toshi Ichiyanagi, Onoren lehen senarra, musikagilea zen. 1950eko hamarkada amaieran New Yorken bizi zirela, garaiko musikari abangoardista garrantzitsu ugari ezagutu zituen –John Cage, esaterako– senarrari eta beste hainbat laguni esker. John Cagekin batera jardun zuen 1962an, Cagek Japoniara egindako bisitaldian.,

1969an, Plastic Ono Band taldea sortu zuen John Lennonekin batera.