Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

Uholdearen ondorengo goiza

Uholdearen ondorengo goiza artistak berak grabatutako bideo bakanetako bat da; Cape Cod-eko egunsentia eta ilunabarra ageri dira bertan, eguzkia irteterakoan eta sartzerakoan denbora errealean egindako hainbat grabaziotan oinarritutako irudi konposatu bakar batean elkartuta. Artistak honela dio: “Zentzu batean, Uholdearen ondorengo goiza giza irudiaren azterketa bat da: mendebaldeko artearen historian duen lekua eta aro digitalaren hastapenetan duen desintegrazioa. Ihes-puntu bakarreko perspektiba klasikoan ikuspen-lerro desberdinek zerumugan egiten dute bat, puntu teorikoan, non denak egiten duen atzera infinituraino. Zerumuga da paisaia batean kokatzeko funtsezko erreferentzia bisuala. Erlazio hori, ordea, aldarazita ageri da Uholdearen ondorengo goiza lanean: zerumuga goratuta dago, plano piktorikoan zehar balebil bezala; eguzkia, berriz, puntu finko bihurtzen da, aingura bisual modukoa alderantzizko munduan”.