Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

Vue de Sarmingstein sur le Danube, 1511

XVI. mendearen hasieran Danubioko Eskola deritzon margolari-talde bat agertu zen Austria eta Bavaria aldean, Danubiok bustitako lurretan, eta Albrecht Altdorfer izan zen haren ordezkari nagusia. Mendi altuen artetik doan ibai bat erakusten duen ikuspegi honetan Sarmingstein ageri da, Austrian Danubio ertzean dagoen herri bat. Albrecht Dürerren eta Wolfgang Huberren zenbait marrazkirekin batera, artearen historiako mugarrietako bat da konposizio hau, lehen paisaia autonomoetako bat den aldetik eta benetako toki baten lehenengo adierazpenetako bat den aldetik. Eszena ibai gaineko alegiazko puntu batetik begiratuta egina dago, beraz, pentsatzekoa da marrazkia ez zuela in situ egin, buruz baizik.