Yoko Ono Gela erdian (Half-A-Room) lanean

Maleta erdia; Irrati erdia; Koadro erdia; Berogailu erdia; Aulki erdia; Apalategi erdia; Paperontzi erdia; Katilu erdia; Teontzi erdia; Txapel erdia; Irakiteko pitxer erdia; Neurtzeko ontzi erdia; Poltsa erdia; Lore-saski erdia; Takoidun zapata erdia; Gizonezko zapata erdia; Iragazki erdia; Plastikozko kikara erdia; Espartzu erdia; Tresna erdia; Makillaje kaxa erdia; Plastikozko xaboi-ontzi erdia; Betaurreko zorro erdia; Mundu bola baterako euskarri erdia; Beirazko poto erdia; Beirazko edalontzi erdia; Apain-mahai erdia.
Erdibidituak, zuriz margotuak

Bizitza jokoaren erdia baino ez da.
Molekulak desagertzear eta azalaraztear daude beti, erdibidean.
Norbaitek esan zidan erdi-pertsona bat ere ipini beharko nukeela erakusketan. Baina dagoeneko erdiak gara.

“Some notes on the Lisson Gallery Show”, 1967ko urrian argitaratua: Yoko Ono at Lisson: Half-A-Wind Show, erak. kat., Londres: Lisson Gallery, 1967.