Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Soinujolea | Pablo Picasso | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Europako abangoardiak

2000.06.24 - 2000.10.15

XX. mende hasieran, artistak estetika hutsetik haraindiko alderdiak jorratzen zituzten hainbat elkarte edo mugimenduren inguruan biltzen hasi ziren. Elkarte edo mugimendu hauei abangoardia historikoak izena eman zitzaien. Izan ere, hauek historikoki finkatutako gizartearen kontrako martxinada kritikoaren aitzindariak izan ziren, aldi berean, mendebaldeko artearen ondare figuratibo handia auzitan jarriz. Orduz geroztik, artearen iturria eta justifikazioa gogoaren esparruan lekutuko zen gehiago gertakarien alorrean baino.

Europan XX. mendearen lehen erdian sortutako mugimendu, estilo eta pertsonalitate artistikoak ondoko autoreen lanek ordezkatu zituzten erakusketan, bestak beste: Alexander Calder, Robert Delaunay, Lyonel Feininger, Albert Gleizes, Juan Gris, Vasily Kandinsky, Plaul Klee, Oskar Kokoschka, Franz Marc, Joan Miró, Amedeo Modigliani, László Moholy-Nagy, Piet Mondrian, Emil Nolde, Pablo Picasso eta Joaquin Torres-Garcia.


 

Pablo Picasso
Soinujolea (L’Accordéoniste), Céret, 1911ko uda
Olio-pintura mihise gainean
130,2 x 89,5 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze bilduma, dohaintza. 37.537

Partekatu