Guggenheim
Hausnarketa—Iwakiko opari bat | Cai Guo-Qiang | Guggenheim Bilbao Museoa

Cai Guo-Qiang (Quanzhou, Txina, 1957) haren garaiko arte-arau onartuak lehertarazi zituen, hitzez hitz: nahierara bilatu du inspirazioa antzinako mitologian, militar-historian, taoisten kosmologian, estralurtarren begiztatzean, Maoren iraultza-tekniketan, budismoaren filosofian, piroteknia-teknologian, medikuntza txinatarrean eta terroristen bortizkerian. Atzera begirako honetan sortzaile horrek landutako artearen arlo guztiak, aldakorrak eta teknika anitzekoak, ikertu ziren.

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut artistaren irudi- eta kontzeptu-lexikoa miatu zuen, lau tekniketan biltzen dena: bolbora-marrazkiak, leherketa-proiektuak, instalazioak eta gizarte-proiektuak. 40 lan baino gehiago aurkeztu ziren, 1980ko hamarkadatik erakusketa garairakoak eta AEBko, Europako eta Asiako bilduma bai publikotatik bai pribatuetaik aukeratu ziren. Horrela azaldu zen Caik nazioarteko arte garaikideari egindako ekarpena. Horrez gain, agerian jarri zen artistak gizartean eztabaida sortzen duten ekitaldi handien kultura-produktore gisa izandako eragina; esaterako, Beijing-eko 2008ko Olinpiar Jokoen irekiera eta itxiera ekitaldiak taxutu zituzten sortzaile-taldeen buru izan zen.

Erakusketa hau Thomas Krens-ek eta Alexandra Munroe-k antolatu zuten, eta erabateko atzera begirako hau Guggenheim Bilbao Museoak Txinan jaiotako artista bati eskainitako lehenengo bakarkako erakusketa izan zen.

 

Cai Guo-Qiang
Hausnarketa—Iwakiko opari bat (Reflection—A Gift from Iwaki), 2004
Hondoratutako itsasontzi baten hondarrak eta portzelana zatiak
Neurri aldakorrak
Caspar H. Schübbe Collection, Suitza
Cai Guo-Qiang erakusketaren ikuspegia, Guggenheim Bilbao Museoa