Chillida / Tàpies: materia eta pentsamendu bisuala
2001.10.02 - 2002.06.02
Erakusketa honek aldi berean aurkezten du XX. mendearen bigarren erdiko bi artista espainol aipagarrienen obra. Guztira Bilduma Iraunkorreko hamasei artelan izango dira ikusgai, lau hamarkada baino gehiago hartzen dituen aldia eta euskarri eta teknika anitzenak barne hartuz.
Guggenheim Bilbao Museoak Eduardo Chillida (Donostia, 1924–2002) euskal artistaren obra-sorta handi bat du: formatu handiko bi eskultura, Espazioari aholkua V (Consejo al espacio V, 1993) eta Besarkada XI (1996) izenburua dutenak, biak altzairuz eginak, Izpiriturako espazioa (Espacio para el espíritu, 1995) izenburua duen granitozko obra, eta Sakona airea da (Lo profundo es el aire) izenburua duen alabastrozko eskultura, 1996an sortua. Obra horiek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-eko beste zortzi pieza gehiagorekin osatzen dira, eta oro har Eduardo Chillidaren eskultura-lanaren etapa desberdinak ordezkatzen dituzte.
Chillidaren obrekin batera Antoni Tàpies (Bartzelona, 1923–2012) eskultore katalanaren lau pintura aurkezten dira. Berrogeita hamarreko hamarkadan hasi zenetik, Tàpies erabilitako materialen propietate fisikoak azpimarratzeagatik nabarmendu da. Materiarekiko duen interes honen erakusgarri Gugggenheim Bilbao Museoaren fondoetako Anbrosia (Ambrosia, 1989) dugu, bi panel handiz osatutako pintura, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-eko beste bi pieza gehiago, eta Tubacex bildumako obra baita ere.
Eduardo Chillida
Sakona airea da (Lo profundo es el aire), 1996
Alabastroa
94 x 122 x 124 cm
Guggenheim Bilbao Museoa