Iragandako erakusketa
Eremu kuantikoa-X3
2004.08.13 - 2005.04.30
Hiro Yamagata artista japoniarrak bere instalaziorik berriena aurkezten du Museoaren kanpoaldean. Eremu kuantikoa-X2 material holografikoz estalitako bi egitura izugarrik osatzen dute eta horietan konposizio dardarkari bat osatzen duten laser-izpien sorta izugarriak proiektatzen dira. Kuboen barrualdera joateak bisitariari gure zentzumenek ia imajina ezin dezaketen argi- eta kolore-esperientzia eskaintzen dio. Bere obrak giza pertzepzioaren muga naturalak gainditzen ditu argi eta formen joko liluragarrian argi-partikulak begiarentzat ikusgarri eginez.
Hiro Yamagata
Eremu kuantikoa X3 instalazioaren proiektua Guggenheim Bilbao Museoan