Ever is Over All. Pipilotti Rist
Laster ikusgai

Ever is Over All. Pipilotti Rist

2026.10.01 - 2027.01.24

Pipilotti Rist (Grabs, Suitza, 1962) azken hiru hamarkadetako bideo-artistarik ezagunenetako bat da. Laurogeiko hamarkadan hasi zen gailentzen bideoklipen estetika eta bestelako eraginak —besteak beste, kultura herrikoia, teknologia eta bideo-arte feminista historikoa— ikus-entzunezko artean txertatuta. Artista oso goiz hasi zen berezko estilo bat garatzen, karga sentsorial eta emozional handiko estilo bat.

Erakusketa honek Ever is Over All (1997) bideoinstalazioa aurkeztuko du. Pieza hori proiekzio bikoitz bat da eta, bertan, soineko urdin argi batez jantzitako emakume irribarretsu bat ikus daiteke, espaloian paseatzen ari den bitartean aparkatuta dauden autoen kristalak apurtuz doala. Sekuentzia hori gainjarri egiten zaie, bat egiteraino, lore tropikalak ageri dituzten beste irudi oniriko batzuei. Bideoak, Anders Guggisbergek konposatutako soinu-banda iradokitzaile batez lagunduta eta erritmo pausatuan motelduta, atmosfera poetiko bat sortzen du, eta ikuslea errealismo magiko moduko batean murgiltzen du, non lore bat arma suntsitzaile bihurtzen den itxaropenez betetako keinu katartiko batean.


Aretoa: 103
Komisarioa: Mikel Onandia

Pipilotti Rist
Ever Is Over All, 1997
Audio eta bideo instalazioa (bideo-kaptura)
Artistaren, Hauser & Wirth-en eta Luhring Augustineren oparia
© Pipilotti Rist, VEGAP, Bilbo 2025