Roma II | Fabrizio Plessi | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Fabrizio Plessi: Roma II

2001.10.02 - 2002.06.02

Fabrizio Plessi eragin handienetakoa duen bideoartista dugu. Plessik Italian Arte Poverak eragindako materialtasunarekiko lilura, bideo, baliabide esperimental eta berariazko kokalekuetarako instalazioekiko duen interesarekin konbinatzen du. Bere instalazio monumental eta barroko guztietan indar naturalak barne hartzen ditu, esate baterako ura eta sua, eta indar natural horiek eraikuntzaren munduari dagozkion elementuen ondoan jartzen ditu, historiaren, oroitzapenen eta paisaje naturalen nahiz eraikien inguruan ditugun ideiei buruz gogoeta egitera bultzatzeko saioan. Roma II obran, Plessik behatzaileak ingurune naturalarekin duen harremana aztertzen du eta, horretarako, harria erabiliz eta uhar bat erakusten diguten monitoreen bidez hedabideak manipulatuz irudikatzen du zuzenean harreman hori.

Aurkezpen honetan Gruppo EUROMOBIL-aren lankidetza izan dugu


 

Fabrizio Plessi
Roma II, 1988
Kanal bakarreko bide-instalazioa eta soinua, zurezko eta marmol trabertinozko egitura
Dimentsio aldakorrak
The Solomon R. Guggenheim Foundation, New York
Hitz emandako dohaintza, Marino eta Paola Golinelli, 1999

Partekatu