Giovanni-Anselmo_Senza-
Une honetan ikusgai

Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi

2024.02.09 - 2024.05.19

Giovanni Anselmok (Borgofranco d’Ivrea, 1934–Turin, 2023) 1960ko hamarkadako Italian hasi zuen bere ibilbide artistikoa. 1965eko goiz batean Stromboli sumendiaren gailurrean bizi izan zuen esperientzia argigarriak berebiziko eragina eduki zuen haren obran. Ostertzean agertzen hasi berri ziren lehen eguzki-izpiek zeruaren handitasunean islatu zutelarik haren itzala, etengabe aldatzen ari den unibertso amaigabe baten parte zela jabetu zen artista. Harrezkero, Anselmok fenomeno naturalen ordenan eta ibilbide ziklikoan jarri zuen arreta, eta energia, espazioa, denbora, orientazioa, eremu magnetikoak nahiz planetaren grabitazio-indarrak ohiko gai bihurtu ziren haren lanean. Dagoeneko existitzen ziren materialak erabiliz sortu zituen piezek agerian jartzen dituzte, modu aktibo eta hautemangarrian jarri ere, hemen eta orain inguratzen gaituzten energia latenteak, baita kosmosa zuzentzen duten dinamiken izaera neurtezina ere. Haren obrak ikusgai denaren eta ikusezin denaren arteko muga liluragarrian daude.

Arte Poveraren erreferente nagusitzat hartzen bada ere, Anselmo gai izan zen bere ibilbidea etiketa edo sailkapen oro saihestuta garatzeko. Artistaren praktika goitik behera aztertzen duen erakusketa hau ibilbide modura antolatuta dago, jario etengabe modura, eta lotura berriak ezartzen ditu Anselmoren jarduneko obrarik enblematikoenetako batzuen eta erakustaldi honetarako berariaz sortutako beste batzuen artean. Artista joan den abenduan zendu zen, baina hil baino egun batzuk lehenagora arte buru-belarri parte hartu zuen erakusketaren prestakuntzan. Horregatik, artistaren bizitasunaren sakontasuna, haren ondarearen handitasuna eta bere ekarpenaren zentzua fideltasunez transmititzea da, inoiz baino gehiago, Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi erakusketaren helburua.


Aretoak: 205, 206, 207 eta 209
Komisaria: Gloria Moure
Antolatzailea: Guggenheim Bilbao Museoa


Giovanni Anselmo
Titulurik gabea (Kotoi bustia beiraren kontra jaurti eta bertan geratzen da)
[Senza titolo (Il cotone bagnato viene buttato sul vetro e ci resta)], 1968
Beira, kotoia, zink-baldea, zakua, ura eta zerrautsa
210 x 210 x 50 cm
The Sonnabend Homem Collection. Maileguan honi emana: Fundação de Serralves –
Museu de Arte Contemporânea de Serralves, Oporto
© Giovanni Anselmo
Argazkia © Filipe Braga

Erakusketa

Direzione Tate 1

Norabidea (Direzione), 1967–68
Oihala, beira eta metala
24,3 x 420 x 335 cm
Tate, Londres. Emaile anonimo batek emandako funtsekin erosia, 2009
© Giovanni Anselmo
Argazkia : © Tate Images

Torsione Galleria Civica dArte Moderna 1 scaled

Tortsioa (Torsione), 1968
Burdina eta oihala
160 x 160 cm
GAM – Galleria Civica d’Arte Moderna e Contemporanea,
Fondazione Guido ed Ettore De Fornaris, Turin
© Giovanni Anselmo
Argazkia: © Studio Fotografico Gonella

Sin titulo algodon Serralves 2

Titulurik gabea (Kotoi bustia beiraren kontra jaurti eta bertan geratzen da) [Senza titolo (Il cotone bagnato viene buttato sul vetro e ci resta)], 1968
Beira, kotoia, zakua, zink-baldea, ura eta zerrautsa
210 x 210 x 50 cm
The Sonnabend Homem Collection. Maileguan honi emana: Fundação de Serralves –
Museu de Arte Contemporânea de Serralves, Oporto
© Giovanni Anselmo
Argazkia: © Filipe Braga

Interferenza 1

Grabitazio unibertsaleko interferentzia (Interferenza nella gravitazione universale), 1969–2016
Inpresioa mihise emultsionatu gainean
20 elementu, 30 x 30 cm bakoitza
Castello di Rivoli Museo d’Arte Contemporanea, Rivoli-Torino,
honen mailegua: Fondazione per l’Arte Moderna e Contemporanea CRT
© Giovanni Anselmo

Invisible proyeccion 1

Ikusezina (Invisibile), 1971
Proiektorea eta ‘visibile’ hitza
idatzirik duen diapositiba
Neurri aldakorrak
Artistaren bilduma, Turin
© Giovanni Anselmo
Argazkia: © Paolo Mussat Sartor

Panorama con mano que lo indica 1 scaled

Panorama eta hura erakusten duen eskua
(Il panorama con mano che lo indica), 1982–84
Grafitoa paper oihaleztatu gainean eta harria
Neurri aldakorrak
Colección CGAC, Santiago de Compostela
© Giovanni Anselmo
Argazkia: © Manu Suárez

Verso oltremare 1

Itsasoz haraindirantz (Verso oltremare), 1984
Harria, altzairuzko kablea, soka lasterra eta pintura akrilikoa horma gainean
300 x 140 x 3 cm
Artistaren bilduma, Turin
© Giovanni Anselmo
Argazkia: © Paolo Mussat Sartor

Sin titulo 1984 1

Titulurik gabea, 1984
Harriak, mihiseak eta altzairuzko kablea
7 mihise: 230 x 150 cm bakoitza
14 harri: 30 x 30 x 60 cm bakoitza
Artistaren bilduma, Turin
© Giovanni Anselmo
Argazkkia: © Paolo y Simone Mussat Sartor

Museoan

Galerías Anselmo
Galerías Anselmo
Galerías Anselmo
Galerías Anselmo
5 121 Galerías Anselmo