Titulurik gabea | Mark Rothko | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak I

2010.02.16 - 2011.03.13

Erakusketa hau hiru urtetako ziklo baten lehena izan zen. Ziklo horretan Guggenheim Bilbao Museoaren funtsak ikusgai jarri ziren; hain zuzen, lanik garrantzitsuenak azaldu ziren.

Lehenengo erakusketa honetan 1950eko eta 1970eko hamarka arteko lanei arreta jarri zitzaien; horretarako, sortze-data aintzat hartuta Guggenheim Bildumaren lehen lana denetik abiatuko zen erakusketa: Mark Rothko-ren Titulurik gabea, 1952–53. Alde batetik, New Yorkeko Eskolako artisten jardunean sakondu zuen, eta, bestetik, beste artista estatubatuarren beranduagoko lanei so egin zien; azken artista horiek, hala nola, Cy Twombly-k, Robert Rauschenberg-ek eta Andy Warhol-ek, Europarekin eta garai hartako Europako artistekin —Yves Klein-ekin, Antonio Saurarekin eta Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida euskal eskultoreekin, esaterako— harremanetan izan ziren. Horrez gain, erakusketa ikusgai zenean Guggenheim Bilbao Bilduma sakonki aztertzen duen lehen liburua argitaratu zen.


 

Mark Rothko
Titulurik gabea, 1952–53
Olio-pintura mihise gainean
299,5 x 442,5 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

 

Partekatu