Lehoi gosetia antilope bati eraso egiten | Henri Rousseau | Guggenheim Bilbao Museoa
Aurreko erakusketa

Henri Rousseau

2010.05.25 - 2010.09.12

Henri Rousseau 1910ean hil zen, eta 100 urteren buruan, urteurrenean, hain zuzen, eskaini zion Guggenheim Bilbao Museoak, Basileako Fondation Beyeler-ekin lankidetzan, Frantziako pintore bikain horri erakusketa bat. 30 bat maisulanek haren ibilbidean egindako askotariko lanen berri eman zuten, eta Rousseau arte modernoaren aitzindarietako bat izan zela azpimarratu zuten; izan ere, artean eragin handia izan duela erakustsi zuten, hasieran "xarmangarria, baina zertxobait bitxia eta naifa" zela uste izan bazuten ere. Ezagun-ezagunak diren oihanen pinturez gain, Rousseauk Parisko eta inguruko ikuspegiak, erretratuak, alegoriak eta ohitura-eszenak margotu zituen, beti ere estilo berria, "pintatutako collage" gisa hartu daitekeena, erabiltzen zuela. Alderatze horiek —zibilizazioa eta natura, irudien eta osagaien antolatze ia simetrikoak eta hieratikoak, eta gune hutsak eta bete-beteak batzea— aditzera eman zuten Rousseauren errepertorioa sendoa eta zoragarria dela.

 ,

Henri Rousseau
Lehoi gosetia antilope bati eraso egiten (Le lion, ayant faim, se jette sur l'antilope), 1898/1905
Olio-pintura mihise gainean
200 x 301 cm
Fondation Beyeler, Riehen/Basilea
Argazkia: Robert Bayer, Basilea

Partekatu