image
Une honetan ikusgai

Hilma af Klint

2024.10.18 - 2025.02.02

Hilma af Klint (Stockholm, 1862–1944) margolariak bere proiekturik garrantzitsu eta berritzaileenenari ekin zion 1906an: Tenplurako pinturak. Ia hamarkada batean zehar, 193 margolan eta marrazki egin zituen, ordura arteko irudikapen-moldeetatik nabarmen aldentzen zirenak. Kolorez beteriko pieza ausartak ziren guztiak ere, ageriko errealitateari erreferentzia egin beharrak dakartzan loturetatik askeak sarritan, Af Klinten arabera bistatik ezkutuan ziren indar eta egiturak esploratzen zituztenak. Lan horiek egiterakoan artistak Suediako tradizio akademikoaren konbentzioak alde batera utzi zituen eta bere garaiko korronte zientifiko-espiritualetan jarri zuen arreta. Bere obran eremu horietako ideiak eta ikonografia txertatu zituen, eta, aldi berean, hiztegi artistiko pertsonal eta bakarra sortu zuen. Ikusezina irudikatzeko eta ikusgai egiteko zeregin horretan aitzindari izan zen Af Klint.

Artista gisa bere bidea egin bitartean, Af Klintek bertatik bertara bizi izan zituen bere garaiko aldaketa sozial sakonak, emakumeen eskubideen aldeko mugimenduak barne. XX. mendearen bueltan emakumeek debekuak eta eragozpenak pairatuagatik, Af Klintek Suediako Arte Ederren Errege Akademian ikasteko eta bere lan figuratibo tradizionalenak erakusteko modua izan zuen. Hori bai, gogor borrokatu behar izan zuen bere artea askatasun osoz garatu ahal izateko. Emakume artistak kopiatzeko bai baina berritzeko gai ez zirela uste zen testuinguru batean, Af Klintek oso gutxitan jarri zuen ikusgai bere arterik abstraktu eta erradikalena; asko kostatu zitzaion, gainera, arte hori aintzat hartzeko gai zen publiko bat aurkitzea. Langile saiatua eta nekaezina izaki, Af Klintek xehetasunez antolatu, kontserbatu eta katalogatu zuen bere obra, betiere etorkizuneko ikusleengan jarrita gogoa. Are gehiago, bere margolanak bera hil eta hogei urte igaro arte ez erakusteko agindu zuen, pentsatzen baitzuen mundua prestatuago egongo zela orduan bere obra ulertzeko. Azkenik, 1986an antolatu zuten haren obraren lehen erakusketa, hura hil eta berrogeita bi urtera. Dena dela, beste zenbait hamarkada igaro behar izan dira Hilma af Klintek utzitako ondare bikainak merezitako lekua har dezan.


Erakusketa honetan, artista suediarraren ibilbidearen panoramika zabal bat aurkezten da: funtsezko obra duen Tenplurako pinturak saileko 110 margolan, lehenagoko lan konbentzionalago batzuk, Bostak talde espiritistarekin egindako marrazki automatikoak, Tenplurako pinturak sailaren ondorengo margolan geometrikoak, eta azken aldiko akuarelak eta ohar-koadernoak.

Aretoak: bigarren solairua
Komisarioak: Tracey R. Bashkoff, Bildumen zuzendari seniorra eta arte-arduradun seniorra, Solomon R. Guggenheim Museum, eta Lucía Agirre, arte-arduraduna, Guggenheim Bilbao Museoa


Hilma af Klint
VI taldea, Eboluzioa, 16. zk., WUS/zazpi puntako izarra saila (Grupp VI,
Evolutionen, nr 16, Serie WUS/Sjustjärnan
), 1908
Olio-pintura mihise gainean
102 x 133 cm
The Hilma af Klint Foundation, Stockholm HaK 84

Bisita birtuala

Hilma af Klint erakusketa ezagutzeko bisita birtualaz gozatzera gonbidatzen zaitugu. Ibilbide honek erakusketan dauden artelan eta azalpen-testu guztiak barne hartzen ditu.
HASI
visita virutal hilma af klint scaled

Erakusketa

Hastapenak

205 aretoa
figurative works Sommarlanskap 1888 2

Hilma af Klint
Udako paisaia (Sommarlandskap), 1888
Olio-pintura mihise gainean
88 x 148 cm
Dorsia Hotel, Gothenburg, Suedia
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024

The Five HaK1252 2

Hilma af Klint
Titulurik gabea, Bostak (Titel saknas, De Fem), 1908
Pastel lehorra eta grafitoa paper gainean
53,2 x 63,4 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm HaK 1252
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024

Primordial Chaos HaK015 2

Hilma af Klint
Jatorrizko kaosa, WU/Arrosa saila, I multzoa (Urkaos, Serie WU/Rosen, Grupp I), 15 zk., 1906–07
Olio-pintura mihise gainean
52 x 37 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm, HaK 15
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024

Eros (1907)

205 aretoa
The Eros Series HaK031 2

Hilma af Klint
Eros saila, WU/Arrosa saila, II multzoa (Erosserien, Serie WU/Rosen, Grupp II), 5 zk., 1907
Olio-pintura mihise gainean
58 x 79 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm, HaK 31
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024

HaK043 1 2

Hilma af Klint
Figura-pintura handiak, WU/Arrosa saila, III multzoa (De stora figurmälningarn, Serie WU/Rosen, Grupp III), 6 zk., 1907
Olio-pintura mihise gainean
162,5 x 139,5 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm, HaK 43
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024

Group V Hak049 NEW 2

Hilma af Klint
Zazpi puntako izarra, WUS/Zazpi puntako izarra saila, V multzoa (Sjustjärnan, Serie WUS/Sjustjärnan, Grupp V), 2 zk., 1908
Tenpera, gouachea eta grafitoa paper gainean, mihise gainean mutatua
75,5 x 62 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm, HaK 49
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024

Group VI HaK084 NEW 2

Hilma af Klint
Eboluzioa, WUS/Zazpi puntako izarra saila, VI multzoa (Evolutionen, Serie WUS/Sjustjärnan, Grupp VI), 16 zk., 1908
Olio-pintura mihise gainean
102 x 133 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm, HaK 84
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024

The Ten Largest Hak102 2

Hilma af Klint
Hamar nagusiak, Haurtzaroa, Titulurik gabea saila, IV multzoa (De tio största, Barnaåldern, Saknar seriebeteckning, Grupp IV), 1 zk., 1907
Tenpera paper gainean, mihise gainean mutatua
322 x 239 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm, HaK 102
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024

Usoa (1915)

203 aretoa
Group IX UW Hak173 USOM 1

Hilma af Klint
Usoa, SUW/UW saila, IX/UW multzoa (Duvan, Serie SUW/UW, Grupp IX/UW), 1 zk., 1915
Olio-pintura mihise gainean
151 x 114,5 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm, HaK 173
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024

Altarpieces Hak187  1

Hilma af Klint
Erretaula, Erretaulak, X multzoa (Altarbild, Altarbilder, Grupp X), 1 zk., 1915
Olio-pintura eta metalezko xafla mihise gainean
237,5 x 179,5 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm, HaK 187
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024

Parsifal Group IIl HaK327 2

Hilma af Klint
Pertzeval saila, III multzoa (Serie Parcifal, Grupp III), 121 zk., 1916
Akuarela eta grafitoa paper gainean
25 x 27 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm, HaK 327
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024

Flowers and Trees HaK615 2

Hilma af Klint
Titulurik gabea, Lore eta zuhaitzen behaketaz (Titel saknas, Vid betraktande av blommor och träd), 1922
Akuarela paper gainean
18 x 25 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm, HaK 615
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024

Tree of Knowledge HaK133 2

Hilma af Klint
Jakintzaren zuhaitza, W saila (Kunskapens träd, Serie W), 1 zk., 1913
Akuarela, gouachea, grafitoa eta tinta paper gainean
45,7 x 29,5 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm, HaK 133
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024

Group IX SUW Hak161

Hilma af Klint
Beltxarga, SUW/UW saila, IX/SUW multzoa (Svanen, Serie SUW/UW, Grupp IX/SUW), 13 zk., 1915
Olio-pintura mihise gainean
148,5 x 151 cm
Eskaintza: The Hilma af Klint Foundation, Stockholm, HaK 161
©The Hilma af Klint Foundation, Bilbao 2024

Museoan

Hilma af Klint
Hilma af Klint
Hilma af Klint
Hilma af Klint
Hilma af Klint

Erakusketa bideoa