Erronka | Louise Bourgeois | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Louise Bourgeois

2001.10.02 - 2002.06.02

Bilduma Iraunkorrekoak diren Louise Bourgeoisen (Paris, 1911–New York, 2010) eskultura eta marrazkien aurkezpen honen bidez artista honek bost hamarkadatan zehar sortu duen obraren ikuspegia erakutsi nahi da. 1940ko eta 1950eko hamarkadetako Pertsonaiak serietik hasita, bere lehenengo ahalegin artistiko heldua delarik, 1990eko hamarkadako zenbait obraraino, Zelula V (Cell V) eta Erronka (Le Défi) esate baterako, Bourgeoisek baliabide ugari landu ditu: marrazkia, eskultura eta instalazioa, besteren artean. Erakusketa hau bat dator Guggenheim Bilbao Museoaren Ama (Maman, 2001) obra monumentalaren erosketarekin, itsasadarrari begira dagoen fatxadan jartzea aurreikusi den obrarekin, hain zuzen. Bourgeoisen obrak esperientzia psikologikoetan nahiz objektu mundutarren irudikapen identifikagarrietan oinarritzen diren forma abstraktuak barne hartzen ditu, eta bizitzaren emozio gazi-gozoak islatzen ditu, emozio horiek pertsonalak eta aldi berean unibertsalak izanik.

 


Louise Bourgeois
Erronka (Le Défi), 1991
Zur pintatua, kristala eta argi elektrikoa
171,5 x 147,3 x 66 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York

Partekatu