Manolo Valdés. Pintura eta eskultura
2002.10.18 - 2003.01.19
Valdés, artearen historiaren ikono adierazgarrienetako batzuk birsortuz eta beste testuinguru batzuetan ezarriz 1981ean hasi zen bakarka lanean, ia bi hamarkadatan zehar Equipo Crónicako kide izan ondoren talde honek egindako lana beregain hartuz. Artista honek berezko hizkuntza landu du gai beraren inguruan bariazioak egiteko bide gisa berriro serieaz baliatuz, baina egindurak bilatu nahian materia erabiltzen duen moduari esker eredu berriak ezarriz.
Valdések, garai frankistan Espainian izandako pop-adierazpenik garrantzitsuenetarikoa izan zen "Equipo Crónican" izan zuen bere hastapena. Aipaturiko pop-adierazpen hau, Artearen Historiaren beraren elementu askoren berrerabilpenean oinarriturikoa da. Guggenheim Bibao Museo honetan erakusgai dugun obra hau New Yorken eginikoa da. 1990ean hasita, 16. kalean kokaturiko estudio batean dihardu lanean eta 5. etorbideko etxebizitza batean bizi da. Hauxe da New Yorkeko hiriari buruz artistak eginiko aipamena: "Hemen aurkitu dut nire lekua eta bizirik diraut. Ni hemendik joandakoan nire gisako beste norbait etorri eta nire lekua hartuko du. Hiri honek ez du inoren galerarik pairatu ohi"
1982an, Valdések, bere artelanen berrikustea euskarriaren inguruko hausnarketan sakonagoan oinarritzen du eta collage eta paperaren erabilpen konstruktiboa bezain inmateriala egingo du. Honakoa, abstrakzio informal edo espresionista eta kritizismo formalista gailentzen diren garaia izanik ere, Valdés izugarri pertsonala den figurazioa egiten ausartuko da. Bere errealismo figuratiboak, espresionismo abstraktuak pinturarako nahi ez duen irakurgarritasuna ekarriko du, baina sakonean eskaintzen duena esterilizaturiko eta, batez ere, bere bilbean bertan, bere mihisean urraturikoa den figurazioa da.
Manolo Valdések bakarkako erakusketak egin izan ditu munduko toki guztietan. Gutxi izan dira, ordea, bere lan pertsonalari buruz eginiko atzera begirakoak. Aldiz, Equipo Crónicaren aurkezpen ugari izan da, Bilboko Arte Eder Museoan obra grafikoari eskainitakotik hasi eta Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n amaitu arte, edo bestela, 1998an, Del Equipo Crónica a Manolo Valdés eginiko erakusketa, Guadalajarako Arte Garaikidearen VII. Ferian (Mexikon), irailean inauguraturikoa.
Bestalde, Manolo Valdések hogei urtez bakarka eginiko bidean sari mordoa jaso du: 1984an Valentziako Alfons Roig Saria eta Arte Ederretako Sari Nazionala sariak eskuratu zituen. 1985ean Espainiako Pintura Domina Nazionala saria eman zioten. 1986an Bienalaren domina jaso zuen Bagdadeko Arte Plastikoetako Jaialdi Internazionalean (Iraken). 1993an, Venezuela Errepublikako Andrés Belloren Ohorezko Bandaren Intsignia eskuratu zuen; aurreko urtean Eduardo Chillida eskultoreak jaso zuena. 1999an, Esther Ferrer eta Valdés Espainiako ordezkari aukeratuak izan ziren Veneziako Bienalaren 48. edizioan.
Erakusketa honek bere eskulturaren zentzua azpimarratzen du. Dena den, aurrean aipaturiko erakusketa horiek guztiak bere pinturari buruzkoak ziren eta horrexegatik esan liteke bere eskultura ez dela ia ezagutzera eman izan, nahiz eta artistaren bakarkako hastapenetatik funtsezkoa izan den. Erakusketa honen xedea Manolo Valdésen pintura eta eskultura lanak lehen aldiz aurkeztea da; artelan hau bere baitan elkarrizketan diharduen osotasun gisa eman nahi da ezagutzera; gauzatzean bertan ez ezik eguneroko ikonografia eta materia-arazoetan ere ernaltzen dena. Oraingoan ez da bere eskulturaren interesa azpimarratu nahi izan; artistak hasieratik gauzaturiko praxian, pinturak eta eskulturak pareko bidea eraman dutela ñabartu baizik.
Jendaurreko bere eskulturari 1999an eman zitzaion hasiera, denboran zehar luzatuko den Bilborako eginiko proiektu bat tarteko. Aldi berean, Elcheko Damari buruzko proiektu handi bat eginarazi zioten, Valentziako hiriko glorieta baterako. Proiektu honen lehen bozeto erraldoia, 2002. urtearen hasiera aldera jarri zuen New Yorkeko Park Avenuen. 2000. urtean, zazpi metro luze eta hamaika tonako pisua duen Menina izeneko eskultura jarri zuten Madrilgo Alcobendas hiriko Paseo de la Chopera-n kokaturiko Salvador Allende bulebarreko bidegurutze biribilean.
Valdésen proposamen estetikoa ez da soilik nazio-mailan baliozkoenetarikoa, estetika internazionaleko artearen historiari buruzko ahotsik egoki eta zuhurrenetarikoa ere bada, alde garbiz.
Erakusketa hau egin ahal izateko, azken hogei urteetako Valdésen olio-pintura, teknika misto eta eskulturen artean aukeraketa egin behar izan da. Honen bitartez, artista handi honen artearen estetikan eta filosofian sar gintezke.
Erakusketa honetarako espazioen erabilpena ez da ikuspegi kronologikoan oinarriturikoa; artistaren obran barrena, gai eta sentsibilitateak erabiliz, artearen historiarantz bertarantz eginiko ibilbidean oinarriturikoa baizik. Aipaturiko hauek, Frank Gehryren eraikinaren hirugarren solairuko aretorik garaikideenetan kokaturik aurkitzen dira eta igogailutik atera ahala, ibilbidea ezkerralderantz nahiz eskuinalderantz egin liteke, berdin-berdin.
Titanioaren, altzairuaren eta beiraren hoztasunari aurre egiteko, Manolo Valdések egurrean eginiko eskultura jarri dugu paraleloan. Bertan, emakumeak eserita, bodegoiak edo mahaiak, hala nola Fernand Légerri eta jada aipaturiko Picassoren bainulariei eginiko erreferentziak aurkituko ditugu. Era berean, 303. aretoa, areto klasikoekin lotzen duen korridoreari "berotasun" puntua emateko, artistak berak inoiz eginiko liburutegirik handiena sortu du ex profeso. Liburutegiak bost metroko altuera du. Antonio Muñoz Molina idazleak "La biblioteca de madera" idazlanean honela dio: "zenbaitzuk, liburuak idatzi, pilatu eta metatu egiten baditugu ere, Valdések zizelkatu, antolatu eta horma baten gainean metatu egiten ditu sasi-liburuzaina, arotza edo bibliofiliaren egurketaria bailitzan eta egurrezko liburu ezinezko horiek zizelkatzean, liburuaren beraren itxura soil eta liluragarria laudatzen du (...) Manolo Valdésen koadroetan, pintura nahiz pinturaren historia, intentsitate berarekin goza daiteke".
Kosme de Barañano
Erakusketaren Komisarioa
Manolo Valdés
Matisse aitzakiatzat (Matisse como pretexto), 1987
Baliabide mistoak marrega gainean
170 x 240 cm
Guillermo Caballero de Luján bilduma, Valentzia