Espainiako hiru Venus gorri | Jim Dine | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Pop arte amerikarra

2000.06.06 - 2000.09.10

Pop arte amerikarrak erakusketak 1960ko hamarkadaren hasieran Amerikako espresionismo abstraktuari zegokion keinuaren eta autoespresioaren nagusitasuna gaitzetsi zuten Ameriketako Estatu Batuetako artisten belaunaldia aurkezten digu. Pop artistek baliabide ikonografiko anitzak eta masa-komunikabideek eta arte komertzialak erabilitako teknikak bereganatu zituzten, estilo zuzena eta sinplea duten obrak egiteko. John Chamberlain, Roy Lichtenstein, Claes Oldenburg, Robert Rauschenberg, James Rosenquist eta Andy Warhol-ek irudi popularrak landu zituzten, "arte handiaren" erreinuari zegokion testuinguruan ironiaz kokatuz. Jarrera hori, hain zuzen, kultura kontsumistaren goraipamen nahiz kritika gisa har daiteke.

 


Jim Dine
Espainiako hiru Venus gorri (Three Red Spanish Venuses), 1997
Poliestireno puztua altzairuzko egitura gainean, nylonezko sare-maila eta latex akriliko gorrizko akabera
940 x 1220 x 1240 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Partekatu