Ragnar Kjartansson: The Visitors
2014.05.30 - 2014.11.02
Film & Video aretoa bideoarteari eta irudia mugimenduan darabilten lanei eskaini zaie.
Oraingo honetan, Guggenheim Bilbao Museoak Ragnar Kjartansson artista islandiarraren Bisitariak (The Visitors, 2012) lana aurkezten du. Bederatzi proiekzio dituen kanal anitzeko instalazio honek, Rokeby etxaldean grabatutako ekintza musikala jasotzen du; hain zuzen, New York estatuan kokatzen den etxe historiko horri bisita egiten dio artistak 2007az geroztik. Lan hau gauzatzeko, lagun talde bat gonbidatu zuen Ragnar Kjartanssonek, tartean, Reykjavik jaioterriko musikariak zeudela.
Lanaren izenburua Abba taldearen azken diskotik hartutakoa da, eta, letra, berriz, Ásdís Sif Gunnarsdóttir poetak idatzitako poesian oinarritzen da. Musika moldaketak artistak berak eta Davíð Þór Jónsson-ek egin dituzte. Bideo-instalazioaren pantaila guztietan, batean salbu, partaide bat agertzen da, etxeko gela batean zein kanpoaldean, jotzen. Banaka grabatu zituzten eta jarduera bitxi horietako bakoitza elkartzean eraikitzen da performancea; horrela, multzo osoa bilduta, zentzua hartzen du.
RagnarKjartansson
The Visitors, 2012
Nine channel HD video projection
Duration: 64 minutes
© Ragnar Kjartansson. Courtesy of the artist, Luhring Augustine, New York, and i8 Gallery, Reykjavik.
Photo: Elísabet Davids