Iragandako erakusketa
Richard Long
2000.06.24 - 2000.10.15
Richard Long artista ingelesak kokapen bereziko eskulturen bidez eta erakustokietarako zein bilduma pribatuetako sortutako buztinezko horma-irudien bidez ematen ditu aditzera naturarekin izandako bizipen guztiz pertsonalak. Harriz, arbelez, lumez, pinu-orratzez, makilez eta baserri-giroko beste zenbait materialez osatutako artelanak oinez egindako txangoetan zeharkatutako bide-zidorren metafora bihurtzen dira: galeriaren hormetatik haratago hedatuko balira, espiralek, zirkuluek eta lerroek artistak urratutako distantzia errealak irudikatuko lituzkete.
Richard Long-en instalazioa