Guggenheim
Instalazioaren ikuspegia | Guggenheim Bilbao Museoa
Aurreko erakusketa

Richard Serra XX. mendeko eskultore garrantzitsuenetarikoa da. Bere obra munduko museo eta bilduma hoberenetan erakusgai dago. Bilboko lehenengo erakusketa honek bere eskultura berrienak bildu zituen 104 aretoan, lan harrigarri hauek barruan hartu ahal dituen Europako gune bakarra baita.

Erakusketa aurretik Los Angelesen antolatu zen, Richar Koshalek Arte Garaikideko Museoaren Zuzendariaren (MOCA) eta Julia Brown Nueva Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum museoko erakusketa berezien arte-arduradunaren eskutik. Bilbon, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-eko XX. mendeko arte-arduradun Carmen Giménez-ek antolatu zuen erakusketa eta Espiral bihurrituak (Torqued Ellipses, 1996–98) serie zoragarriko zortzi lan hartu zituen barne. Horietako hiru, Bilbon, publikoari estreinako aldiz erakutsi zitzaizkion bere Sugea (Snake, 1996) obrarekin batera. Azken hau Guggenheim Bilbao Museoko Bildumaren piezetako bat da eta artistak bereziki sortu zuen museoa inauguratzeko.

 

Instalazioaren ikuspegia Espiral bihurrituak I, II, IV, V, VI (Torqued Ellipses I, II, IV, V, VI, 1996–99), Bihurritu eliptiko bikoitza I, II, III (Double Torqued Ellipses I, II, III, 1997–99) eta Sugea (Snake, 1996) Bederatzi eskultura, altzairu herdoilkorra Neurri aldakorrak Bildumak: Dia Center for the Arts, New York/Museum of Modern Art/ Leon eta Debra Black, New York/ Bilduma pribatua eta Guggenheim Bilbao Museoa